Hauteskundeak eta euskara
Hauteskunde garaia iristen denean beti azaltzen den kezka da hizkuntzarena. Askok etxean jasotzen dugun propaganda euskaraz ere ote dagoen ikusteko begiratzen dugu, edo alderdi bakoitzak euskararen gaia nola landu duen ikusteko.
Iritsiko al da eguna euskara programaren puntu soil bat izango ez dena? EAEn euskara ofiziala da baina noiz egongo da
politikarien buruan gazteleraren maila berdinean? Bi hizkuntza ofizial baditugu zergatik ez dute maila bereko erabilera publikoa?
Euskara ez da programako puntu soil bat izan behar, programa horretako puntu bakoitzean egon behar da. Etxebizitzaz, gazteriaz, lanaz… ari direnean ere euskara bertan txertatua egon behar da. Zertarako balio du puntu bat izateak ondoren beste gai guztietan bigarren mailan geratzen bada?
Une honetan egoera hau ematen ez denez, hauteskundeetan euskara kontuan hartu behar dugula iruditzen zait. Oraindik aurrerapauso handiak eman behar dira, baina ez dezagun bakar bat ere atzera eman!
Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria)
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin