Oarsoaldea Garapen Agentzian honako lorpenak egin dituzte Bai Euskarari Ziurtagiriaren helburuetan:
-
Sozietateen gaineko zerga euskaratu dute
-
Mediku txostenak euskaraz jasotzen dituzte
-
Telefono konpainiaren laburpena euskaraz jasotzen dute
-
Euskararen Egunean langile bakoitzari eskatu zitzaion euskararekiko bere hausnarketa txiki bat egitea, eta jasotako guztiak liburuxka batean bildu dituzte.
Argazkian, Garapen Agentziako kideak euskararen liburuxkarekin.