Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.
Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Hor daude, esate baterako Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira jabetzen enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak.
Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea, eta euskara sustatzea dira LANABES proiektuaren HELBURU nagusiak. Horretarako hiru lan-ildo adostu dira:
“Lanabes – Araban Euskara Lanean” ekimena gidatu duen taldeari segimendua eta zabalkundea ematea.
Arabako sektore sozioekonomikoa euskararen erabileraz sentsibilizatzea. Komunikazioa.
Era guztietako entitateak eta pertsonak inplikatzea, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia handitzeko.
Proiektu honen bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.