Lazarraga Sariak eredu #ArabanEuskaraLanean

Lazarraga Sarien bidez, alde batetik, Arabako lan munduko eragileak eta espazioak aktibatu nahi dira eta, bestetik, Arabako Lurralde Historikoaren eta Trebiñuko Konderriko esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako lana aitortu eta saritu.

Bi urtean behin egin ohi da sariketa, 2022an egin zen azkena eta 2024an egingo da hurrengoa. 2023an, Lazarraga saridunen praktika onak zabaltzeari emango diogu lehentasuna, beste enpresa batzuentzat baliagarria izan daitekeena jasoz eta zabalduz.

Lazarraga Saria jaso duten entitateek euskara enpresan txertatzeko pausoak eman dituzte eta beste zenbait enpresarentzako eredu dira. Horregatik, euskara eroso erabiltzeko hainbat praktika on jaso ditugu hemen, Lazarraga sariak jaso dituzten entitateen eskutik. Praktika on horiek sareetan zabaldu ditugu #ArabanEuskaraLanean traola erabilita, Arabako beste enpresen praktika onak partekatzeko eta balioan jartzeko.

Bestetik, Arabako Enpresen Topaketa egin da, saridunen praktikak gertutik ezagutu eta enpresen arteko konexioak indartzeko.

Arabako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza bati esker garatzen ari gara proiektua, Arabako Foru Aldundiak sustatzen duen Lanabes proiektuaren barruan.

>Euskara eroso erabiltzeko praktika onak

>Arabako Enpresen topaketa