Komunikazioa da laneko lanabesik garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Batzuetan bakarrizketan aritzen gara, esate baterako, sosegu bila joaten garenean komunera, atseden garaian zigarrotxo bat erretzera...gure buruarekin aritzen gara hizketan, beste batzuetan, gure lanerako beharrezko ditugun tramankulu eta tresnekin aritzen gara hartu-emanean eta gehienetan, gure lankide, hornitzaile, bezero eta beste zenbait eragilerekin komunikatzen gara. Etengabea da komunikazioa, bistan da ez garela mutu egoten. Eta jakina, azken urte luzeotako lan harremanetarako gure enpresa eta erakundeetan erabili ohi izan den eta den hizkuntza nagusi-nagusia badakigu zein den edo zoritxarrez guretzako, zein ez den erabiltzen edo oso gutxi erabiltzen den, baita langile euskaldunon artean ere.
Esan beharrik ez dago, lana pertsonon bizitzako parte oso garrantzitsua dela, lan egiteko adinean gaudenok egunaren herena horretan pasatzen baitugu. Bestalde, euskarak espazioak irabazi behar ditu, euskarak bizitzako alor guztietan erabiltzeko guneak behar ditu eta horregatik jarri ziren lantegietan ere abian orain urte batzuk euskara planak. Aurrera pauso handiak eman dira, baina, bidea uste baino luzeagoa dela konturatzen gara, harri kozkor ugarirekin egingo dugu topo, ibilbidea ez da leun-leuna izango, hainbat bide zidor hartu beharko dugu, pertsonekin egingo dugu topo, uste, iritzi eta pentsamendu askotako pertsonekin, eta batez ere eurekin batera erraztu edo zaildu ahal izango dugu euskararen bidea.
Aldizkari honetako aurreko alean Jokin Larrañagak, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko zuzendariak zioen bezala, hizkuntza bat biziberritzeko ezinbestekoak dira hizkuntzaren aldeko jarrera eta konpromisoa izatea. Zalantzarik ez. Baina, hala ere, hori ez ere ez da nahikoa izango euskararen erabilera areagotzeko. Portaera bat motibatzeko jarrera ona izatea eta aurreikusten ditugun helburuak lortzeko intentzioa edo konpromiso pertsonala agertzea ezinbesteko aldagaia bada ere, jarreratik portaerara jauzi egiteko ez da nahikoa. Batzuetan intentzio eta konpromiso garbia azaldu eta helburuak lortzen ditugu, baina ez beti eta euskararen kasuan, esango nuke, helburu gehienak erdibidean geratzen direla, esaten dugunetik egiten dugunera izugarrizko aldea egon ohi dela, alegia.
Edozein dela gaia, objektua edo estimulua, zenbat eta gehiago jakin hari buruz, gure sentimendua, iritziak, kognizioa edo pentsamendua... ere areagotu egiten da objektu harekiko, eta objektu haren norabideko helburuak lortze aldera, ekintzak jarriko ditugu abian. Euskara gehiago erabiltzeko zenbait ekintza aurrera eramateko intentzio garbia azaltzen badut, intentzio hori portaera bilakatzea posible egiteko barne eta kanpo faktoreak kontrolatzen ahalegintzen banaiz eta, batez ere, helburuak lortu izana edo lortu ez izanaren inguruko kausak aztertzen baditut, gogoeta egiten badut, erabileraren zakua betetzen joango naiz.
Gizarte psikologiako ikuspegi kognitibistari jarraiki, euskararen gaineko pentsamendua garatuz, euskararen aldeko emozio edo sentimendua ere areagotu egingo zaigu eta ondorioz, guk nahi dugun norabideko pausuak ematea ere samurragoa gertatuko zaigu; beraz, PENTSATU, SENTITU eta EGIN prozesua da nire ustez, jarreratik portaerara jauzi egiteko gakoa.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter