Soziolinguistika Klusterrak Eralan 3 ikerketa-proiektua argitaratu zuen apirilean. Euskararen erabilera lan-munduan aztertu dute bertan eta ikerketaren bigarren zatian parte hartu du Ziurtagiriaren Elkarteak: 'Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea'. Atalaren amaieran prentsaurrekoetan eta jendaurreko jardunean euskararen erabilera areagotu edota lehenetsi nahi duten erakundeentzat gida praktikoa gehitu dute, kontuan hartzeko zenbait faktore zerrendatuz:
1. Indarrak neurtu eta metatu
Prozesuan zehar zailtasunak agertuko dira, eta arrakasta lortuko da zailtasun horiek gainditzeko adina indar metatzen bada.
Aztertu egitura, erabakiguneak eta horietan dauden pertsonak, hartu denbora haiekin hitz egiteko eta hizkuntzekiko jarrerak ezagutzeko.
Ireki eztabaida abiapuntu egoki batetik abiatuta (tailer, hitzaldi, elkarrizketa...) eta aldekotasuna nagusi izango duten taldeetan.
Proposatu prozesu dinamiko bat, azken helburua eta tarteko helmugak izango dituena, ebaluazio sistema egoki batez lagunduta.
Egokitu diskurtsoa erabakian gako izango diren pertsonen edo organoen ezaugarrietara, haiek ‘bere’ sentitu behar dute araubide berria.
Eman forma zehatza egitasmoari, erakundean ohiko den moldera ahalik eta gehien hurbilduta, ez dadin izan hizkuntzarena gai periferiko bat baizik eta kudeaketa arruntaren ardatzean kokatua.
2. Irizpideak finkatu
Komunikazioan erabiliko diren hizkuntza irizpideen gaineko erabakia formalki hartu dagokion organo ahalik eta gorenean, indar exekutiboa izan dezan.
Posible denean, txertatu hizkuntzen kudeaketa eta euskara jendaurrean lehenestearena marko zabalago batean -erakundearen gizarte erantzukizun politikaren baitan, esaterako-.
Irizpideen gaineko xehetasun guztiak idatziz jarri: egoera edo ekitaldi mota bakoitzean nola jokatuko den eta norena den ardura; irizpide zurrunak ala malguak diren eta malgutasuna nork kudeatuko duen...
3. Ezarpena kudeatu
Komunikazio ekintzetan parte hartzen duten pertsona guztien konpromisoa lotu, erakundeak erabakitako hizkuntza irizpideak bete daitezen.
Erakundearen eledun izan daitezkeen pertsona guztien zerrenda osatu, bakoitzaren hizkuntza gaitasunekin.
Eledunei azalpenak eman zergatien eta nolakoen gainean, haien adostasuna landu eta gaitasunetan akatsik balego hauek konponbidean jarri.
Ezarriko diren irizpideek eskatzen dituzten baliabideak –itzulpenak, aldi bereko interpretazioa, kanal osagarriak...– prestatu.
Egindakoaren ebaluazio sistema hasieratik prestatu eta erabili, arduradun gorenen konfiantza sendotze aldera.
1. Aliatuak bilatu
Beste eragile edo erakundeekin sinkronizatu ahaleginak, bakarka beti da zailago.
Aliatuekin batera diskurtso egokiak landu eta euskararekiko irmotasuna balio positiboekin lotu (bizikidetza, berdinzaletasuna...).
2. Konplizitatea sortu
Pedagogia egin, hartzaileekin gaia esplizitatu jarrera baikorrarekin. Kasu askotan erdara baten alde egitea ez da euskararen aurkako jarrera ideologikoa, erosotasuna pisu handiko faktorea da. Eta hau errazago kudeatu daiteke.
Gatazkak azaleratzen badira, ez muturtu baizik eta hitz egin, alde biko dinamikak abiatu ikuspegiak partekatzeko eta gatazkaren alde gogorrenak leuntzeko.
3. Bermeak eskaini
Komunikazioaren hartzaileak gutxienez idatziz jaso behar du informazioa berak erabiliko duen hizkuntzara itzulita, edukiak ezagutu ditzan bitartekaririk gabe.
Posible den guztietan ekitaldian ulermena ahalbidetzeko interpretazioa erabili, arazo asko saihesten dira. Literaltasuna dokumentuek bermatuko dute.
Hartzaileen artean laguntzaileak bilatu, zailtasunak dituztenei ulermena errazteko.
Erabaki bada erdarazko galderei euskaraz erantzutea, salbuespena egin eta kazetariei korteak erdaraz eskaini beharreko kasuetan, ekitaldiaren aurretik edo ondoren eskaini.
4. Oharrak egin
Ekitaldia deitzen denean iragarri zein hizkuntza-irizpide erabiliko den.
Hedabideei deitzen bazaie, eskatu euskara ulertuko duten kazetariak.
1. Hedabideekiko dependentzia murriztu
Informazioa kontsumitzeko eta hedatzeko moduak nabarmen aldatzen ari dira, eta oso azkar. Internetek ahalbidetzen du informazioa zuzenean hedatzea, bitartekaririk gabe. Eta kanal zuzenen bidez hedatzen den informazio hori gero eta gehiago iristen da hedabide tradizionaletara. Horrela saihestu daiteke agerpen ekitaldi asko, eta bermatu mezua bere horretan argitaratuta egongo dela jatorrizko kanalean. Azkartasuna eta elkarrizketarako aukera dira beste bi onura nabarmenak.
2. Komunikazioari maila estrategikoa aitortu
Maizegi komunikazio arduraduna izaten da bitartekari soila erakundearen eta hedabideen artean. Eta bere lana mugatzen da erakundean sortu den informazioaren gainean oharrak idaztera, eta kazetariekin duen harreman-sarearen bidez horien zabalkundea prestatzera. Etorkizuneko moldean, komunikazio arduradunak behar luke izan erakundearen markaren sortzailea eta kudeatzailea. Beraz, parte izan behar luke erabakigune nagusietan, erabakitze prozesuan bertan txertatzeko markaren aldetiko interesa eta komunikazio ikuspegia. Horrekin batera, komunikazio kanal propioen erabilera sustatu beharko luke, aurreko puntuan esandakoaren haritik.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter