Egiten eta eragiten dugulako gara

RoberGutierrez_copia.jpg

Orain dela 22 urte Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua abiatu zen leku berera itzuliko gara aurten Bai Euskarari Sariak ekitaldia ospatzera, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusira hain zuzen ere. Gaur izango da sari-banaketa ekitaldia, 13:30ean.

Egiten eta eragiten dugulako gara. Horixe da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa, eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eragiten duten hiru entitate sarituko ditugu, euskara sustatzen eredu direnak. Euskal Herri guztiko 1.318 entitatek osatzen dute, une honetan, Bai Euskarari komunitatea, eta agerikoak dira euskararen sustapenean horiek guztiek egindako urratsak eta lorpenak. Sare handi horretako hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, denok batera ospatuko dugu komunitateak alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiteko duen gaitasuna.

22 urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231 gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik. Gizartearen eskaerari erantzutea eta harremanetan, zerbitzuetan, oinarrizko funtzionamenduan kalitatezko euskarazko zerbitzua emateko helburua zuen 2000n hasitako bideak. Kalitate ziurtagiritik pauso bat aurrera eman, eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean egiten eta eragiten ari den elkartea gara gaur egun. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu gara urte hauetan, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak…), elkarlanean aritzen gara beste zenbaitetan (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasiak gara (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.). Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi gara, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa dugu.

Bidea egiten ari gara, erabaki sendoz eta eguneroko ahaleginez. Indarrak biltzea eta elkarrekin lan egitea izan zen orduan gure apustua eta gaur berrestera gatoz. Lehen Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu ziren egun hartatik, 22 urte geroago ere, beharrezkoak izango ditugu eragile, enpresa, erakunde eta norbanako ezberdinen arteko elkarlana, erantzunkizuna partekatzea eta komunitate osoaren indarra eta konpromisoa, euskaraz eroso egiteko eta eragiteko, espazio guztietan. Horrekin batera, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko jauzi berriak behar ditugu, pentsatzeko, lankidetzak bideratzeko, egiteko eta eragiteko molde ausartagoak.

 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter