Hizkuntzen kudeaketa erdigunean

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Rober-iritzia_copia.png

Hizkuntzen kudeaketak eragina du erakundeen lehiakortasunean? Hizkuntza bat erabiltzeak edo ez erabiltzeak enpresa baten lehiakortasunean eragiten du? Hizkuntzen erabilera egokiak onurak eta etekinak ekarri ohi dizkio enpresa bati? Hizkuntza bat ez kudeatzea arriskutsua izan daiteke erakunde batentzat? Hizkuntzen kudeaketa egokiak langileen, bezeroen eta kontsumitzaileen hizkuntza eskaerak eta eskubideak asetzen ditu? Zeintzuk dira Euskal Herriko enpresek eta erakundeek kudeatu beharreko hizkuntzak? Zergatik? Zein irizpideren arabera edota enpresaren zein ezaugarriren arabera zehaztu behar da hizkuntzak kudeatzearen garrantzia, komenigarritasuna edo derrigortasuna?

Esango nuke hizkuntzen kudeaketaz ia ez dela hitz egiten enpresak edota era guztietako erakundeak kudeatzen dituzten pertsonen artean. Ez da hizketa gai izaten, lege betebeharren bat egon ezean edo enpresan ohiko aktibista nekaezin horietako bat izan ezean. Baina hizkuntzen aldagaiari erreparatu beharko liokete, ezinbestez, enpresak zein erakundeak kudeatzen dihardutenek, era guztietako enpresen balio-katean, ekoizten den produktuari edo eskaintzen den zerbitzuari balioa eransten baitiote hizkuntzek. Horregatik, hizkuntza horien artean, euskara ere bada Euskal Herrian kokaturiko edota jarduna bertan dituzten enpresen eta era guztietako erakundeen balioa handitzen lagundu dezakeen eta kudeatu behar den faktorea, barrura begira eta kontsumitzaile zein erabiltzaileei begira ere. Enpresek, beste aldagai askoren artean, hizkuntzak ere kudeatu behar dituzte. Baita administrazioek eta langileok zein kontsumitzaileok ere.

Enpresek, beste aldagai askoren artean, hizkuntzak ere kudeatu behar dituzte. Baita administrazioek eta langileok zein kontsumitzaileok ere.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileon eskubideei erreparatuta, EAEn dugu egoerarik aldekoena, oro har. Hizkuntza-eskubide hauek legez onartuak ditugu: batetik, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzekoa; bestetik, autonomia erkidegoaren lurralde-eremuan kokatzen diren enpresa eta establezimenduekin ditugun harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea. Indarrean dagoen araudiaren arabera, hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta emateko prest egon beharko dute enpresa eta establezimendu horiek. Hala ere, eskubide horiek araudian ezartzen diren progresibotasun-baldintzen mende gauzatuko dira, eta kanpoan geratzen dira saltoki txikiak eta mikroenpresak. Oro har, esan dezakegu hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak izanik ere, indarrean dagoen araudiak ez dituela betebeharrak nahikoa zehazten.

Egoera horretan, Eusko Legebiltzarrak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautuko duen legearen berrikusketari ekin dio eta ekarpenak jasotzen hasi da. Egoera soziolinguistikoa aldatu da aurreko legea 2003an onartu zenetik; elebidunen kopuruak gora egin du. Eremu sozioekonomikoaren espazioetan euskara baliatzea gero eta beharrezkoagoa da administrazioren zein euskalgintzako erakundeen adierazpenei erreparatuta, eta herritarren aldetik gero eta eskaera handiagoa dago. Euskara kontsumitzaile eta erabiltzaile irizpidedunaren ezaugarria ere bada. Bertakoa, hurbila, ekologikoa, kalitatekoa kontsumitu nahi izaten dugu ,eta euskarari garrantzia ematen dioten kontsumitzaile irizpidedun aktiboak giltzarri dira.

Eremu sozioekonomikoaren espazioetan euskara baliatzea gero eta beharrezkoagoa da administrazioren zein euskalgintzako erakundeen adierazpenei erreparatuta

Jauzia behar da eremu horretan, kontuan izanik zerbitzuak eta produktuak euskaraz jasotze(ko eskubide)az ari garela. Egoera irauliko badugu, urratsak behar dira araugintzan, plangintzan eta baliabideetan. Jauzia emateko unea da, etorkizuna euskaraz irudikatuko badugu. Bakoitzak —administrazioek, enpresek, langileek, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek— bere erantzukizunak ditu. Horietaz jabetzea, arduraz kudeatzea eta neurri eragingarriagoak ezartzea dagokigu.

Enpresabidea.eus-erako egindako kolaborazioa.

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter