Behatokiak Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2022an txostena aurkeztu berri du. Herritarrok helarazten dizkiogun bizipenetan oinarrituta, hizkuntza-eskubideei buruzko argazkia eskaintzen digu urtero eta, bere bitartez, agerian geratzen ari da euskaraz eroso bizitzeko eskubidea mugatzen eta oztopatzen zaigula egunerokoan. Dokumentatuta geratu da, beste behin ere, euskaraz aritzeko zailtasunak daudela, ahoz zein idatziz, mota guztietako zerbitzu eta jardueretan, baita lan esparruan eta kontsumo harremanetan ere.
Txostena atalka antolatuta dago eta, adibide ugariren bitartez, ondorengo arloetako irakurketa orokor bat egiten da: Estatuetako eta autonomia erkidegoetako administrazioak, herriko etxeak eta udalak, osasungintza, hezkuntza, segurtasun eta herrizaingoa. Horiekin batera, kulturan, aisian eta kirolean izandako urraketen eta txalotzeen berri ematen da. Azkenik, eremu sozioekonomikoari ere erreparatu ohi dio Behatokiak.
Eremu sozioekonomikoaren aldagai esanguratsuenei dagokienez, nabarmendu beharra dago Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako araudietan ez dela hizkuntzaren aipamenik edo gutxieneko betebeharrik jasotzen, ez paisaiari, ezta arretari dagokionez ere. Euskal Autonomia Erkidegoan, lege betebeharrak dituzten interes orokorreko zerbitzuetan, ordea, arau-hauste ugari egon ohi da, txostenean jaso den bezala. Energia hornitzaileek eta merkaturatzaileek, telekomunikazio enpresek, finantza eta aseguru etxeek, garraio enpresek edo-eta produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko jendeari irekita dauden establezimendu handiek maiz urratzen dituzte herritarron hizkuntza eskubideak. Eta horrek, gainera, ez du lege-aldetiko ondoriorik izaten. Bestelako ondorioak izan ditzake, adibidez, herritarrek enpresa horiez daukaten irudian, eta noski, euskararen erabilgarritasunari buruzko pertzepzioetan.
Profesionalen zerbitzuetan, ostalaritzan eta bestelako negozio askotan euskararen presentzia eta arreta alboratzen dira, baina atzerriko hizkuntzetan eskaintza nabarmena izaten da. Halaber, oso gutxi izaten dira bezeroekiko informazioa, fakturak, tiketak, etab. euskaraz dituztenak. Merkataritza guneetan eta kate handien kasuan, adibidez, legeak hala behartzen duen kasuetan aurrerapauso batzuk izan diren arren, karteletan adibidez, orokorrean, bezeroei arreta emateko egiten diren kontratazioetan edota zerbitzu telematiko zein bestelako informazioetan euskarak ez du aitortza egokirik eta, goian esan bezala, EAEn lege betebeharrak dituztenetako askok ere ez dituzte aintzat hartzen edo ez dira betebehar horietatik harantzago ausartzen.
Aurrera begira, zer egin dezakegu egoera hobetzeko? Askotan azpimarratu dugun bezala, bakoitzak bere eginkizunak ditu. Hasteko, administrazioek euskara eroso eta lasai erabili nahi duen herritarra erdigunean jarri behar dute, dagoen araudi apurra hobetzea eta aplikatzea bermatu behar dute, eta araudia ez betetzeak ondorioak izan beharko lituzke, beste edozein araudi betetzen ez dugunean gertatu ohi den bezala; bestela, berdin segituko dugu hogei urte barru ere. Bigarrenik, enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek erantzukizunez jokatu behar dute, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita. Hirugarrenik, sindikatuak interpelatu behar dira, hitzarmenetan egoera hobetzeko neurriak proposa eta aplika ditzaten. Herritarrok, zerbitzuen erabiltzaile eta bezero ere bagaren aldetik, enpresei hizkuntza eskubideekiko erantzukizuna exijitu behar diegu, eta azkenik, gure esku dago Behatokia bezalako tresnak baliatzea, gure eskubideak urratzen direla uste badugu, egoera hobetzeari eta eragiteari begira.
Rober Gutiérrez
Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Enpresabidea-rako idatzitako iritzi artikulua.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter