Hizkuntzak kudeatzeko estrategia enpresetan

21.png

Zerbait saldu behar badizut, zure hizkuntza baliatuko dut. Erosi behar badizut, euskaraz hitz egin beharko didazu. Gurera ekarrita, honela moldatu genezake Willy Brandt Alemaniako kantziler ohiari egotzitako aipamena. Hizkuntza-estrategiaz ari gara, enpresa batek oraingo merkatua hedatzeko edo merkatu berrietan hizkuntza- eta kultura-oztopoak gainditzeko aplikatzen dituen neurri- eta teknika-sortaz.

Enpresek badakite, edo jakin beharko lukete, nazioartean arrakastaz aritzeko, ezinbestekoa dela hizkuntza-estrategia egokiak erabiltzea. Horrek eragina izan ohi du enpresaren lehiakortasunean, indarrean dagoen legeria betetzen laguntzen du, eta bezeroen zein kontsumitzaileen hizkuntza eskaerak eta eskubideak aintzat hartzen ditu. Orain dela hamarkada bat, Europako Batzordeak ETEetako hizkuntza-kudeaketako estrategiei eta jardunbide onenei buruzko PIMLICO txostena argitaratu zuen. Bertan, 40 ETEren jardunbide onenen ereduak identifikatu eta deskribatu ziren. Ondorioei dagokienez, % 43k zioten fakturazioa % 25 baino gehiago handitu zela beste hizkuntza bati lotutako estrategiaren bat aplikatzean. Beste % 30ek fakturazioaren % 16-25ean kokatzen zuten bere merkataritza-hazkundea. % 73k, lau enpresatik ia hiruk, fakturazioa % 16 handitu zuten gutxienez. Hainbat kasutan, salmenten gorakada hiru neurri zehatzi edo gehiagori egozten zaie: webgunearen egokitzapen eleaniztunak, bertako hiztunak kontratatzea edo tokiko eragileak erabiltzea hizkuntza-arazoak konpontzeko.

Eta etxean lehiatzeko? Zein da bertako enpresen hizkuntza-estrategia? Zein estrategia dute hemen produktuak eta zerbitzuak saldu nahi dituzten enpresek? Gaztelera edo-eta frantsesarekin batera, euskara ere kudeatzen dute? Aintzat hartzen dute estrategian? Bertako merkatuan aritzeko, bertako hizkuntzak kudeatu beharra dago. Ez da nahikoa gaztelera, frantsesa edo-eta ingelesa bakarrik menperatzea. Euskara kudeatzeko estrategia behar da enpresetan.

Zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa txikiak eta ertainak negozio-aukerak galtzen ari dira, egunerokoan euskara barneratu ezean. Enpresek euskara ere kudeatzeko estrategia bat izan beharko lukete, hau da, bezeroekin eta hornitzaileekin komunikazio eraginkorra izateko zenbait neurri ezartzea aurreikusi beharko lukete. Esate baterako: langileak hautatzeko eta kontratatzeko politika; hizkuntzaren aldetik egokituta dauden webguneak sortzea eta baliatzea; sustapen-materialaren, salmenta-materialaren eta/edo material teknikoa euskaraz eskaintzea; etab.

Aurrekoan, sektore teknologikoko enpresaria den Anna N. Schlegeli egindako elkarrizketa bat irakurri nuen Plataforma per la Llenguaren La Corbella aldizkarian. Bertan, besteak beste, nabarmentzen zuen enpresek katalana erabiliz egingo dutela negozioa Katalunian eta, horretarako, kontsumitzaileen jarrera funtsezkoa dela, katalanaren presentzia eskatu ezean, enpresaburuak ez baitu hura txertatzeko inolako pizgarririk izango. Gurean ere adibide ugari ditugu euskara erabilita negozio-bolumena handitu egiten dela erakusten digutenak, eta ziur nago kontsumitzaile euskaldunon jarrera erabakigarria izango dela oraindik euskara txertatzeko pizgarri nahikorik izan ez duten enpresaburuengan eragiteko.

Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Enpresabidea-rako idatzitako iritzi artikulua.



 

 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter