Harrobiren sorrera-prozesuan parte hartu du Bai Euskarari Elkarteak eta ziurtagiria lortzeko metodologian eta irizpideetan gure iritzi eta gomendioak ematea ahalbidetu digu. Izan ere, Bai Euskarari Elkartea aitzindaria da euskararen zertifikazioan eta urte hauetan guztietan metodologian egin den lanketaren aitortza da.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak (HPS) Bai Euskarari Elkarteari proposatu dio Harrobi diploma kudeatzeko homologatzea. 2022an zehar hainbat lan tekniko egin dira proiektu honen barruan, eta 2023an zehar diplomaren pilotajea burutu da 20 entitatetan. Horretarako, besteak beste, zehaztu da nori zuzendu behar zaion, zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen, bete beharreko gutxienekoak, nola erakarri entitateak aitortza honetara, nola lagundu ahal zaien, nola komeni den beraiekin kontraste lan horiek egitea, zer nolako euskarriak eta bitartekoak beharko diren ebaluazio- edo kontraste-bilera horiek egiteko, eta abar. Hori guztia jaso da lanketa honen oinarrian. Ikasitakoak kontuan hartuta, hobekuntzak barneratuko dira 2024an.
2023an, entitate hauek jaso dute Harrobi diploma:
Azurmendi Enea
Fundación Lantegi Batuak
Eragintza Fundazioa
Tazebaez, S.Coop.
Bruss Juntas Técnicas SL
Argia Fundazioa
Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartea
Bastida Akademia
Ondoan S.Coop. (Zamudio, Arrasate, Gasteiz eta Donostia)
Ekolur Ingurugiro Aholkularitza
Katea Legaia
Kastore Gest
El Corte Inglés (Gasteiz eta Bilbo)
Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitalea
Alet Taldea
Behingoz
Belmek
Eusko Jaurlaritzaren arabera, “euskararen kudeaketan lehen pausoak ematen dituzten entitate pribatuen artean euskararen erabileraren sustapena egiteko konpromisoa hartzen dutenei emango zaie Harrobi”. Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei zuzenduta dagoen diploma da eta hiru urterako emango da, irizpide batzuk bete ostean. Epealdi hori amaitzean, entitateak erabaki ahal izango du maila altuagoko ziurtagiri bat eskuratu edo Harrobin beste hiru urtez egon.
Bai Euskarari Elkartea aitzindaria da euskararen zertifikazioan, 2000tik ari baita lanean Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez. Ordutik, elkarlanerako saiakera ugari egon dira.
Zalantzarik ez dago Euskal Herri osoan zabalduta dagoen Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektuari eragiten diola euskara maila zertifikatzeko beste ziurtagiri edo diploma baten sorrerak. Dena den, eskema berri horretan lankidetzan aritzearen egokitasuna gailendu da, gure esperientziatik ekarpena egiteko eta ziurtagirien eskema berriak enpresetan euskararen erabilera areagotzea bermatzen laguntzeko. Izan ere, espazio berriak esploratzea gustatzen zaigu, euskararentzat bide berriak irekitzen dituela sinisten dugulako.
Bai Euskarari Elkarteak argi du bere helburu estrategiko garrantzitsuetako bat dela Euskal Herri osoko euskara ziurtagiri-eskema kudeatzea, eta horri begira arituko da lanean aurrerantzean ere.
Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa, hemen.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter