Zer da zuentzat Bai Euskarari saria jasotzea?
Ilusio handia egiten digun saria da. Gure lanean euskararen alde pausoak egiten eta zerbitzua euskaraz eskaintzen asko saiatu gara. Izan ere, gure sektorean ez da oso erraza.
Administrazioarekin egiten dugu lan, batik bat, eta Gipuzkoan, adibidez, errazago ditugu zenbait kontu euskaraz kudeatzea, baina Nafarroan zailtasun ugari aurkitzen ditugu. Gure bezeroekin eta administrazioarekin ere euskarazko zerbitzua ematea aldarrikatzen dugu.
Lan-taldea % 100 euskalduna da eta denok gaude zerbitzua euskaraz emateko moduan, izan gai juridikoa, laborala edo fiskala.
Euskarak zein leku du zuen egunerokoan?
Logikoa denez, euskaraz ez dakitenekin gaztelaniaz aritzen gara, baina euskaraz dakitenekin zerbitzu osoa euskaraz da. Batzuetan, arazoa izaten da erabiltzen dugun arloko jargoia ez dela ezaguna eta gaztelaniaz ohituagoak gaudela, agian, zenbait kontzeptu entzutera. Horregatik, euskaraz jakin arren zenbait dokumentu gaztelaniaz eskatzen dizkigute batzuek. Batez ere, adinean gora doan jendearekin gertatzen zaigu, euskara teknikoa ez dutelako hain erraz menderatzen.
Gai bakoitzak bere hizkera teknikoa du: Gizarte Segurantzak berea du, Ogasunak ere berea, eta ñabardurak daude Gipuzkoan eta Nafarroan, adibidez. Konparazio batera, kiroletako kazetariek darabilten euskara zabaldu da, baina euskaraz hasi zirenean arrotza egiten zitzaigun. Hemen berdin gertatzen da; euskara tekniko-juridikoa badago, baina kalean BEZaren inguruko artikulua euskaraz irakurri eta txanpon gutxi botako dizkizute sari moduan [barreak].
Konparazio batera, kiroletako kazetariek darabilten euskara zabaldu da, baina euskaraz hasi zirenean arrotza egiten zitzaigun. Hemen berdin gertatzen da.
Gure euskarazko hizkera teknikoak zailtasun erantsia du berria izateagatik.
Zein da euskararen egoera zuen sektorean?
Aholkularitza geroz eta gehiago gaude zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna dugunak; nabarmena da aurrerapausoa. Orain urte batzuk Ogasunean oso zaila zen euskaraz harremana izatea, baina orain Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian badaude aukera batzuk. Notarioak euskaraz bilatzea zailagoa da. Eta, zenbait kasutan, euskaraz dakien ofiziala egoten da, baina notarioa sinatzera etortzen da euskaraz ezer jakin gabe; ofizialarekin fidatu beharko du. Nafarroan notario euskaldun bat dugu, Gipuzkoan gutxi daude, eta Bizkaian ere oso gutxi. Gaur egun, oraindik, euskaraz sinatu ahal izateko, notarioekin horrelako borroka izatea hutsune handia da.
Ogasunaren ikuskaritzan edo Gizarte Segurantzan, ahaztu euskara. Eraginkor izan nahi bada, gaztelaniaz egitera behartzen zaituzte.
Ogasunaren ikuskaritzan edo Gizarte Segurantzan, ahaztu euskara. Eraginkor izan nahi bada, gaztelaniaz egitera behartzen zaituzte.
Arazoak daude erabiltzen ditugun programekin ere. Enpresen erregistroetan ere bai. EAEn badago esfortzu bat hori euskalduntzen joateko, baina Nafarroan gorabehera asko ditu, gobernuaren araberakoak.
Sektore honetan euskara normalizatzeko hamarkadak pasako dira. Euskara juridikoan badaude lan handia egin duten abokatuak eta ari da normalizatzen. Fiskalitateak eta besteek tekniko-astun-zailak izaten jarraitzen dute.
Uste duzue hizkuntzak baduela garrantzia gertuko zerbitzua eskaintzeko?
Kode sekretu bat bezala da. Leitzan euskara ez jakiteak urruntasuna emango liguke. Euskara teknikoa menderatzea gauza bat da. Eta ikusten badute, gainera, Leitzako euskara menderatzen duzula, hor beste harreman bat sortzen da. Gipuzkoan eta Bizkaian ere baloratzen dute zerbitzua euskaraz ematea, eta etorri izan zaizkigu zenbait bezero zerbitzua euskaraz jaso nahi zutelako.
Leitzan euskara ez jakiteak urruntasuna emango liguke.
Euskarak, hizkuntza izateaz gain, lotura emozional eta kulturala sortzen du, eta hori oso garrantzitsua da harremanetan. Euskara menderatzen dutenen artean konexio berezia sortzen da, eta horrek hurbiltasuna eta konfiantza areagotzen ditu. Leitzan, bereziki, euskara maila altua izateak komunitatearen parte sentiarazten zaitu, eta bezeroek hori nabari dute. Euskal Herriko beste eskualdeetan ere, bezeroak sarritan euskara hautatzen dute zerbitzu hurbilagoa eta pertsonalagoa jasotzeko. Hori dela eta, euskara ezagutza eta erabilera sustatzea, bai Leitzan eta bai Gipuzkoan eta Bizkaian, garrantzi handikoa da.
Zein zerbitzu eskaintzen dituzue Kide Aholkularitzan?
2008an sortu genuen Kide Aholkularitza. Bi aholkularitzaren fusiotik eratu genuen kooperatiba. Gaur egun, bi bulego ditugu: bat Donostian eta bestea Leitzan, Nafarroan. Batez ere bezero txikiei zuzentzen gatzaizkie: autonomoak, enpresa txiki eta ertainak, kooperatibak eta antzekoak. Gure helburua tamaina horretako bezeroei aholkularitza integrala eskaintzea da. Enpresaren diseinutik hasi eta, nolabait esateko, enpresaren amaiera arteko zerbitzua eman nahi dugu. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoak kudeatzeko gai gara, eta beste aholkularitza batzuekin ere elkarlanean aritzen gara arlo horretan. Alderdi ekonomikoa duen edozein proiekturi aholkularitza integrala eskaintzen diogu.
Alderdi ekonomikoa duen edozein proiekturi aholkularitza integrala eskaintzen diogu.
Zerk egiten zaituzte berezi?
Gure berezitasuna da aholkularitza integrala eskaintzen dugula enpresaren edo proiektuaren fase guztietan, hasieratik amaierara arte. Horrek esan nahi du bezeroekin elkarlanean aritzen garela ideiaren sorreratik, negozioaren diseinua eta garapena barne hartuz, hazkunde eta zabalkundearen faseak kudeatuz, eta beharrezkoa izanez gero, itxiera edo birsorkuntza prozesuetan ere lagunduz. Proiektu bakoitzaren fase bakoitzean espezializatutako aholkularitza ematen dugu, ekonomia, finantza, lege eta antolaketa arloetan, gure bezeroei arrakasta lortzeko tresna eta ezagutza guztiak eskainiz. Honela, gure bezeroek lasaitasun osoz lan egin dezakete, jakinda profesional talde bat dutela atzean, enpresaren edo proiektuaren fase guztietan sostengua eta aholkularitza emango diena.
Enpresekin lan asko egiten duzue. Osasuntsu daude zuen bezeroak?
Gure pertzepzioa da, oro har, jarduera osasuntsu dagoela, baina badaude zenbait zantzu ez direnak oso positiboak. Azken urteotan, marjinak nabarmen murriztu dira eta, ondorioz, irabaziak ere jaitsi egin dira; horrek esan nahi du, une honetan, galerak izatera klik bat besterik ez dagoela. Iazko urte bukaeran eta aurtengo hasieran, zenbait sektoretan moteltze bat ere nabaritzen ari gara. Aldi berean, kostuak abiadura handian igo dira, baina marjinak ez dira abiadura berdinean hazi, eta horrek proiektu ekonomikoen errentagarritasuna mehatxupean jar dezake.
Kostuak abiadura handian igo dira, baina marjinak ez dira abiadura berdinean hazi, eta horrek proiektu ekonomikoen errentagarritasuna mehatxupean jar dezake.
Zein erronka dituzue datozen urteetarako?
Alde batetik, betiko barne-erronkak ditugu, eta horien artean daude antolaketa hobetzea, bi bulegoen arteko integrazioa erraztea, eta bi lan-talde izatetik lan-talde bateratuago bat izatera igarotzeko prozesua. Honek gure eraginkortasuna handituko du eta bezeroei ematen diegun zerbitzua hobetu ahal izango dugu, barne-komunikazioa eta koordinazioa indartuz.
Bestetik, erronka handia adimen artifizialaren agerpenak ekarriko digu. Uste dugu adimen artifiziala bortizki sartuko dela sektore askotan, eta horrek lanpostu asko galtzea eragin dezake. Hala ere, erronka hau aukera gisa ere ikusten dugu. Gure arloan adimen artifiziala nola aplikatu genezakeen ikasten ari gara, batez ere barne prozesuak arintzeko eta automatizatzeko. Horrela, baliabide gehiago izango genituzke beste zenbait zerbitzu eskaintzeko eta gure bezeroei arreta pertsonalizatuagoa emateko. Gaur egun, gure sektorerako sortuta dauden adimen artifizialeko erremintak hasierakoak dira, baina teknologiaren garapenak aurrera egin ahala, hauek gero eta sofistikatuagoak eta eraginkorragoak izango dira. Adimen artifizialak industrializazioarekin gertatu zenaren moduko iraultza ekarriko duela uste dugu, eta prest egon behar dugu aldaketa horri aurre egiteko eta gure onurarako aprobetxatzeko.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter