Zer paper jokatzen du euskarak tokiko merkataritzan?

Lezo-BaiEuskarari.jpeg

Euskararen normalizazioa bultzatu eta hizkuntza eskubideak bermatzeko euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesu partehartzailea martxan du Lezoko Udalak. Urriaren 22an merkatariekin antolatutako mahai inguruan parte hartzeko aukera izan dugu eta hona ekarri dugu han hitz egindakoa, laburpen modura.

Bai Euskarari Elkartetik argi dugu euskaraz lan eta bizi nahi dugula eta euskaraz lan egiteak eta euskaraz zerbitzuak eskaintzeak onura eta aukerak ekartzen dizkiela euskal enpresa eta entitateei, merkatariei eta baita langile eta oro har gizarte guztiari ere. 

Badakigu gaur egun zein garrantzitsua den tokiko merkataritza sustatzea eta honetan euskarak paper garrantzitsu bat jokatzen duela uste dugu. Gure tokiko merkataritza-sektorearen indargune nagusietakoa dela ohartuta gaude: arreta pertsonalizatua eta erosketa-prozesuan aholkularitza jasotzen dute bezeroek profesionalengandik.

Zer paper  jokatzen du euskarak tokiko merkataritzan? 

  1. Bezeroen hizkuntza eskubideak errespetatu. Bezero bakoitza bere hizkuntzan artatua izateak berebiziko garrantzia du komertzio eta ostalaritzan. 

  2. Merkatu berria, eskariari erantzuna. Euskararen merkatu potentziala etengabe hazten ari da, eta komertzioek merkatuaren eskaerari erantzuteko gai izan behar dute. 

  3. Gertutasuna eta konfiantza transmititu. Euskarak gertutasuna transmititzen du, pertsonei konfiantza ematen die. 

  4. Balio erantsia, lehiakortasuna. Euskara ere erabiltzen duen komertzioak, erabiltzen ez duen batekin alderatuta, bezeroak kontuan izango duen balio diferentziala dauka. 

  5. Gizarteari egokitzea eta gizartearekiko eta herriarekiko dugun erantzukizun soziala. Ez dute komertzio handienek bizirauten, hobekien egokitzen direnek baizik. 

  6. Kalitatea. Zerbitzu zabalagoa, pertsonalizatuagoa, beraz kalitate handiagoa eskaintzen da.

  7. Besteengandik desberdintzeko. Beste taberna, jatetxe edo mota bereko komertzioetatik desberdintzeko modua izan daiteke euskarazko errotulazioa, kartelak, menuak erabiltzea eta ikusteko moduan jartzea. 

  8. Bezero berriak erakartzeko eta fidelizatzeko. Bakoitzaren hizkuntzan komunikatu ahal izateak garrantzi handia du, taberna edo jatetxeetan eroso sentitu nahi dugun tokiak baitira. 

  9. Talentua erakarri eta mantentzeko. Euskaraz lan egiteko aukera eskaintzeak langileen erakarpena eta errotzea indartzen ditu. 

Mila esker Lezoko Udalari gonbidapenagatik!



 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter