Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egingo dugu ostiralean, urriak 3, Donostiako Basque Culinary Centerren, 14:00etan.
Urtero bezala, hiru sari emango dira: Bai Euskarari Laguna saria Kike Amonarrizek jasoko du; eta Banaiz Bagara eta Mendia Optika izango dira aurtengo ziurtagiridun sarituak.
Argazkian, ezkerretik eskumara, Kepa Mendia (Mendia Optika), Kike Amonarriz eta Petra Elser (Banaiz Bagara).
Saridunak
Banaiz Bagara elkartea sarituko da, alor sozioekonomikoaren bidez, etorkinak euskarara gerturatzeko egiten duten lanagatik.
Banaiz bagara elkartea 2009an hasi zen lanean Hernanin, beste herrialdeetatik datoztenei euskara eta euskal kultura ezagutarazteko asmoarekin. Hala ere, elkarteak oinarrizko komunikaziorako erabiltzen duen metodo berritzaile eta malgua ez da etorkinetara soilik mugatzen, arrazoi ezberdinen ondorioz euskara ez dakiten guztientzat baita erakargarria. Egun, Gipuzkoako hamar herritan ari da lanean. Elkartearen xede nagusia biztanle guztien artean euskaraz bizitzeko aukera ematea da, edozein direlarik euren ama-hizkuntza, arraza, ikas baldintza edota baldintza ekonomikoak. Zentzu honetan elkarte honek, lan munduari dagozkion egitasmoen bidez eta kultur, kirol eta hizkuntza transmisioen bidez euskararen eremuan herritarren elkar ezagutzea sustatu zein gizartearen barnekohesioa eta aukera berdintasunaren alde egiten du lan.
Mendia Optika aitzindari da Gasteizen eta bertako ugazaba Kepa Mendia sarituko du elkarteak euskara optikaren munduan barneratzeagatik eta arlo komertzialean ere euskararen alde egindako apustuagatik.
Kepa Mendia Landa (Gasteiz, 1952). Optikari ikasi zuen Madrilen. Bertan ikasi zuen euskaraz, eta bertan euskaltzaletu, 1969tik 73ra. Gero, artean bere buruari gazte iritzita, bertan geratu zen eta Ekonomia ikasi. 1976an itzuli zen jaioterrira. Gasteizko seminarioan Euskal Filologia abiatu zuteneko garaia zen eta ikasketa haiek ere burutu zituen, Koldo Mitxelena, Rikardo Zierbide eta beste zituela irakasle. Ondoren hasi zen optikari lanean, hogeita hamabi urte zituela.
Lanean hasi orduko ekin zion Kepa Mendiak publizitatea euskaraz egiteari. Bera zen itzultzaile, bera asmatzaile, laguntzaileak izan bazituen ere. Merkataritzan ere euskaraz abiatu zen, bakarlari orduan.
Egun, lanean segitzen du, euskararen alde Mendia Optikatik, hizkuntzaren errentagarritasuna aldarri.
Kike Amonarrizi naturaltasunez milaka lagun euskarara gerturatzen egindako lana eskertuko zaio Bai Euskarari Laguna sariarekin.
Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Oso ezaguna da euskaldunon artean, batez ere euskal telebistan jardun duelako aktore, gidoilari edota aurkezle lanetan: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau da A.U., Beni ta Marini, Balinda, Bai zera, Txiskola, Sikofonia, Barrebusa, Mihiluze eta Tribuaren Berbak.
Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da. Soziolinguistikari buruzko hitzaldi eta artikulu ugari egin ditu.
Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Horrez gain, txiste liburu eta kaseteak egin ditu.
Saridunak, urtez urte
Irudi berria eta webgunea
Ekitaldi berean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen irudi berritua erakutsiko da eta webgune berria ere aurkeztuko da. Elkarteko kideekin batera egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza dira eta guztiekin partekatuko da aurkezpeneko momentu hori.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter