Zergatik aritzen zarete enpresa arloan? Zergatik ari zarete alor sozioekonomikoaren euskalduntzean? Inoiz baino gehiago, euskarak gizartearen eremu guztietara hedatu behar duelako, etxetik kalera, kaletik erakundeetara, ikastetxe eta unibertsitateetatik enpresetara, komertzioetara... Euskaraz lan egin, kontsumitu eta bizi nahi duten pertsonei hautu hori bermatzen lagundu nahi diegulako. Euskarak balio erantsia eskaintzen baitio herri honetako arlo sozioekonomikoari. Euskaraz komunikatzeko gaitasunak bide berriak irekitzen baitizkigu eta hori nabarmendu beharra dago.
Berriki, euskararen erabileraren aldeko oso argumentu interesgarria entzun nion Gasteizko Egamaster enpresako Aner Garmendiari. Bere ustez, kanpora begira, bezeroen ikuspegitik euskararen ezagutza eta erabilera garrantzitsuak badira ere, are inportanteagoak dira barrura begira. Enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen barne kohesioan, lan taldearen motibazioan, funtzionamendu egokian, pertsonen formazioan eta inplikazioan zuzeneko eragina baitu euskarak. Talde indartsuagoak, inplikatuagoak eta konprometituagoak sustatzen ditu, eta gaur egungo merkatuari begira oso garrantzitsua da. Merkatua globala da, eta askok hausnarketa sinplera joko dute agian, zergatik hortaz euskaraz? Erakunde indartsuak ahulak baino hobeto posizionatuko direlako merkatuan. Euskarak gure erakundeak indartsuago egiten ditu, pertsona konprometitu eta inplikatuak sustatuz. Beraz, enpresek euskararen aldeko apustua egiten jarraitu beharko dute. Horixe bera egiten ari dira orain dela gutxi Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duen Abb-Niessen enpresan ere.
Zergatik euskaraz? Askotan nabarmendu izan dugu euskara lagungarria dela merkatuan lehiakideek baino posizio hobea irabazteko garaian, bezero kopurua handitzeko, merkatu berrietan sartzeko edo-eta etekinak areagotzeko; produktu eta zerbitzuak bere hizkuntzan eskaini behar zaizkiola bezeroari, harreman-hizkuntza berak hautatu behar baitu, produktu eta zerbitzuak lehiakorrak eta kalitatezkoak izango badira, etab. Hori guztia alde batera utzi gabe, barrura begira ere jarri behar dugu azpimarra, barrura begirakoa baita onurarik handiena; euskara gertutasunaren, konpromisoaren, inplikazioaren eta konfiantzaren adierazgarri baita.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter