Bai Euskarari Saria jaso duzue. Zer suposatzen du horrek zuentzat?
Ez genuen espero horrelakorik inondik inora. Errekonozimendu modura itzela da, oso gustura hartu dugu.
Bordatxo jatetxea eta taberna. Zer egiten duzue? Esan digute oso ondo jaten dela bertan.
Bordatxon hasieratik saiatu gara aurreko belaunaldiengandik jaso ditugun kontzeptuekin lan egiten. Eguneratu ditugu betiko platerak eta egokitu ditugu betiko edariak gaur eguneko gustuetara. Kantuak dioen moduan Iturri zaharretik edan dugu ur berria. Baina, ondo edo txarto egiten dugun, ez gara gu hori epaitu behar dugunak.
Azken aldian ostalaritzan bizirik mantentzea erronka handia dela dirudi. Zein da zuen sekretua?
Horrelako negozio txikia mantentzea erraza izan da guretzat gure helburua ez delako enpresariala izan. Gure helburua izan da honetaz bizitzea eta disfrutatzea. Horregatik, momentu latzak pasatu ditugu, batez ere krisi garaian, baina bizitzeko adina ematen zuenez arazorik gabe eutsi diogu.
Deustun zerbitzua euskaraz eskaintzen duzuen bakarrenetarikoak zarete.
Deustun ostalaritzan eta merkataritzan gutxi gara euskaraz egiten dugunak, baina jendea ez dator hona erakusleiho edo zirku bat ikustera. Jendeak normaltasunez hartzen du hemen euskaraz egitea. Izan ere, hemen ere badago jendea euskaraz bizi eta lan egiten duena. Ostalari eta merkatari askok uste dute euskara lantzeak ez diela ekonomikoki ezer emango, horregatik ez dute egiten euskararen aldeko hautua.
Zergatik egin duzue euskararen aldeko apustua? Zein neurri hartu dituzue urte hauetan euskara sustatzeko?
(Estitxu Lezea) Euskararen aldeko apustua pertsonala izan zen. Nik gaztelaniaz egin nituen ikasketak eta 16 urterekin hasi nintzen euskara ikasten. Argi nuen euskara izango zela nire hizkuntza bizitzako arlo guztietan, baita lanean ere. Horregatik, Bordatxo martxan jarri genuenean argi geneukan euskara izango zela bertako hizkuntza nagusia. Gure karta guztietan, menuetan, karteletan… euskara da lehenengo hizkuntza, eta gure bezeroekin ere lehenengo hitza beti euskaraz izaten da.
(Gorka Ganboa) Ez dugu lanean egin euskararen aldeko apustua, bizitzan egin dugu apustu hori. Estitxu eta biok euskaldun berriak gara, eta euskalduntzea erabaki genuenean ez genuen erabaki hizkuntza bat ikastea soilik, erabaki genuen euskaraz bizitzeko ahalegina egitea. Lana bizitzaren parte denez, hori ere euskaraz egiten dugu.
Bezeroak estimatzen du zerbitzua euskaraz izatea?
Bilbon ez da erraza izaten ostalaritzan zerbitzua euskaraz aurkitzea; lehenago topatuko duzu ingelesez, euskaraz baino. Bezeroek eskertzen dute zerbitzua euskaraz izatea, bai bertakoek baita kanpokoek ere. Atzerritarrek ere estimatzen dute euskara ikusi eta entzutea. Horretan jarraitzera animatzen gaitu bezeroen errekonozimenduak.
Kezkatuta zaudete ostalaritzan euskarak duen presentzia eskasarekin?
(E. L.) Egia esan, bai. Azken urteotan gero eta jende gehiago etortzen da kanpotik eta Bilbon, adibidez, taberna eta jatetxe gehienetako euskararen presentzia gero eta txikiagoa da. Menuak lau, bost edo sei hizkuntzatan aurki ditzakezu, baina euskaraz ez. Euskararen presentzia oso txikia da; gehienez ere “on egin” jarriko du bazter batean. Nire ustez enpresek bakarrik ez, instituzioek ere lagundu egin behar dute euskarari bultzada ematen ostalaritza munduan. Denon artean saiatu behar gara euskara leku guztietan egon dadin.
(G. G.) Laguntza behar dugu, halaber, hornitzaile eta instituzioekin gure lana euskaraz egitea lortzeko. Oso zaila da guretzat enpresa handien publizitatea, ordainagiriak eta dokumentazio guztia euskaraz jasotzea. Horregatik behar dugu instituzio eta hornitzaile handien laguntza.
Zein gomendio egingo zeniekete bide honetan murgildu nahi duten beste jatetxe edo taberna batzuei?
Jatetxean “basque” jarri eta euskara falta bada ez dauka zentzurik, inkongruentzia izateaz gain nortasunik gabekoa da. Eta hori inguruan sarriegi ikusi dugu. Gure nortasunarekin lotu dugu proiektua, eta naturaltasunez atera zaigu guri horrela egitea.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter