"Les gens ont besoin de culture et nous devons y répondre"

lizarralde-soinua-txalaparta.jpg

Depuis l'arrivée du coronavirus, de nombreuses entreprises du secteur audiovisuel sont au point mort. Eneko Lizarralde, de Lizarralde Soinua Txalaparta, a réalisé une radiographie de la situation dans le magazine Alea, dans une interview de Mirian Biteri.

Lizarralde Soinua - Txalaparta possède le Certificat Bai Euskarari et propose un «service en langue basque». Nous avons apporté ici l'interview (en basque) grâce à la licence CC by-sa 3.0 d'Alea.

Nola eragin dio ikus-entzunezkoen alorrari koronabirusak?

Dena geratu da bertan behera. Gure jarduera hiru zatitan dago banatuta: kultura arloan, taldeen zuzeneko ekitaldiak daude; bestetik, elkarteekin egin daitezkeen komunikazio ekitaldiak; eta azkenik, materialaren instalazioa edo alokairuak daude. Azken hiru hilabeteotan, lau prentsaurreko egin ditugu, eta hori oso gutxi da. Bestalde, kultura arloarekin lotura zuzena dutenak edo federazioen kirol txapelketarako saio guztiak bertan behera geratu dira, eta baita ume eta gazteekin antolatutako edozein jaialdi edo ekitaldi ere. Berdin festekin eta azokekin. Arlo horretan ere asko izan dira; tartean, Arespalditzako San Isidro edo Kuartangoko perretxiko azokarik ez da antolatu aurten. Egoera penagarria da.

Galdutako zein iristear dauden hilabeteak garrantzitsuak izango dira dira zuentzat, ala?

Oso. Bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan egiten dugu lanik handiena, urrira bitartean. Egoera honek kolpe ikaragarria ematen dio urte osoari. 

Normaltasun berrirako bide honetan, hasi al da dagoeneko zerbait mugitzen edo berdin jarraitzen du?

Zalantza handiak daude. Atal batzuetan ematen du zerbait mugitzen hasi behar dela. Gure kasuan, erakundeekin lan egiten dugu eta hauteskunde kanpainarekin prentsaurreko edo alokairuren bat lotzea ondo etorriko litzaiguke. Apirileko hauteskundeetan bagenuen egutegi bat prest, eta pikutara joan zen; orain, zerbait etorriko dela espero dugu. Kultura arloarekin, egia esanda, ez dakigu. Gasteizko Udalarekin, jaiei begira geneuzkan lizitazioak geldiarazi dira; orain entzuten da zerbait apala egiteko asmoa dagoela. Adi egongo gara. Baina horrekin, dena dela, ez dugu ezer konponduko. Bestalde, zuzenekorik ez da aurreikusten antolatzea.

Azken horrekin lotuta, azken asteotan, kultura arloarekin lotura duten eragileek mobilizazioak deitu dituzue arreta horren gainean jartzeko...

Hala da. Horren beharra ikusten dugu, kulturaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Beldur handia dago formatu berriko kontzertu bat antolatzeak dakartzan arriskuekin. Lehen ere, koronabirusa heldu aurretik, jabe ginen antolatzaileek zenbat paper eta aseguru bete eta zenbat ardura hartu behar zituzten kalean jarduera bat aurrera atera ahal izateko. Eta orain are gehiago. Zalantza, eragozpen eta beldurra dago, ardura hori nork bere gain hartzeko erreparo handia.  

Zure hitzak entzunda, ulertzen dut hilabeteotan ez zaretela babestuta sentitu.

Kultura aldetik, oso gutxi. Ekonomikoki, enpresa bezala gure eskura jarri diren neurriei heldu diegu, noski. Horiei esker ari gara oraindik ere eusten. Bestalde, jarduerak berreskuratzeko, berriro martxan jartzeko edo lehen egiten zena baldintza berrietan nola egin daitekeen zehazteko edo moldatzeko lanik ez dago, hori ez da egiten ari. Protokoloak aztertu behar dira kontzertu, dantzaldi edo antzerki bat egiteko edo txosnak nola jarri daitezkeen zehazteko. Oso modu arinean aztertu da guztia, ezinezkoa dela ondorioztatu eta bertan behera utzi dute guztia. Aztertu beharko litzateke ekimen horiek atzeratzeko edo formatu txikiagoan egiteko aukera dagoen. Egia da, atzera begiratuz, ekitaldi baten arrakasta neurtzen zela jende kopuruari erreparatuta. Hortaz, gauza asko aldatu behar dira. 

Egoera honetan ez da erraza bide berriak bilatzea...

Kulturaren aldetik beti dago jendea prest proposamen edo bide berriak martxan jartzeko. Ziurrenik, irtenbide bakar batek ez du egoera konponduko, hainbat irtenbide jarri beharko dira mahai gainean eta ikusten joan. Kultura arloan aritzen den jendea horretara dago ohituta, lehendik ere gauzak probatzera eta arriskatzera. Baina, lehendik ere, instituzioen nolabaiteko babesa behar bazen, orain, are gehiago. Badirudi aurrekontuak hankaz gora daudela, eta kulturara aurreikusitako diru hori beste nonbaitera bideratu behar dela. Hori zehaztu beharko litzateke. San Juanak gainean ditugu eta agian agerian geratuko da bertan kulturaren beharra. Jendeak kultura behar du eta horri erantzun behar zaio.

 

Chers amis, et chères amies,
 

Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.

L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.

Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.

De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.

 

DEVENEZ MEMBRE DE LA COMMUNAUTE BAI EUSKARARI

 


Commenter