Lekeitioko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak hitzarmena sinatu zuten iaz herrian euskararen erabilera indartzeko eta hizkuntza-paisaia hobetzeko. Bi erakundeek elkarlanean dihardute ostalaritza eta merkataritza sektoreetan euskararen presentzia areagotzeko, herriko identitatea indartuz eta turismoarekin bateragarri eginez.
(Argazkian, Ander Goikoetxea Vazquez Lekeitioko Euskara zinegotzia eta Alex Zenarruzabeitia Unamuno Bai Euskarari Elkarteko aholkularia).
Egun, Lekeition euskararen erabilera %69koa da, beherakada txiki bat jasanez azken urteetan. Adin tarteen arabera, 45 urtetik gorakoen artean kezka berezia dago, izan ere, talde horretan %57koa da erabilera. Udalerrian euskararen egoera sakonago ezagutu nahi dute, eta herriko komertzio eta tabernekin diagnostiko bat egiteko asmoa dago. Horretarako, Bai Euskarari ziurtagiriaren ebaluazioak baliatuko dituzte.
Azken hilabeteetan, Bai Euskarari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak elkarlanean hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Azaroan, 75 saltokirekin harremanetan jarri ziren eta aurrez aurreko bisitak egin zituzten. Guztira, 62 establezimenduk Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko pausoa ematea erabaki dute, hasierako helburua 30koa bazen ere.
Datozen bi hilabeteetan, otsaila eta martxoa bitartean, Bai Euskarari ziurtagiriaren ebaluazioak egingo dira Lekeition. Horien bidez, establezimendu bakoitzari dagokion ziurtagiri-maila erabakiko da, eta entitateei laguntza eskainiko zaie beren hizkuntza-beharrak asetzeko.
Bai Euskarari Elkarteak ziurtagiria eskuratzeko bere metodologia, irizpide eta tresnak aplikatuko ditu, prozesua ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Horrez gain, Lekeitioko Udalak bere Plan Estrategikoa berritu du, eta bertan etorkinei euskara klaseak eskaintzeko konpromisoa hartu du, herrian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburuarekin.
Ekimen honek Lekeitioko merkataritza eta ostalaritza euskararen sustapenean inplikatzea bilatzen du, herriko nortasuna indartuz eta hizkuntza paisaia aberastuz.
Vous aussi vous pouvez soutenir notre projet en devenant Bai Euskarari Laguna.
L’objectif de l’association Bai Euskarari est d’impulser l’utilisation de l’euskara dans le secteur socio-économique, et cela dans tout le Pays Basque. Le certificat ou Label bai Euskarari est l’élément le plus distinctif de l’association, et en plus de ce projet, nous en avons d’autres qui visent à accroître l’utilisation de l’euskara toujours dans le secteur socio-économique : tel que le réseau d’entreprise et de professionnel Enpresarean, le portail de travail Lansarean, le comité d’entreprise Euskaragileak, Lanabes-Araban Euskara Lanean, etc.
Notre projet est principalement viable grâce à l’apport des entités certifiées, à savoir grâce à la communauté Bai Euskarari. Cependant, vous pouvez tout de même soutenir notre projet sans obtenir de certificat en devenant Bai Euskarari Laguna.
De plus, l’association Bai Euskarari a reçu la dénomination d’activité prioritaire de mécénat par Gizpukoako Foru Aldundia. Ainsi, vous aurez un avantage fiscal dû à la contribution faite à Bai Euskarari : une déduction de 18% pour les entreprises et 30% pour les particuliers.
Commenter