Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena argitaratu du Orkestrak, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hasi du, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatuz. Txostenean ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei palanka identifikatu dituzte eta palanka horien dimentsioetako batzuen esplorazio analisia egin dute.
Orkestrak sortu duen lehiakortasun marko berriaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu Mari Jose Aranguren zuzendari nagusiak bideo honetan:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin