Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, otsailaren 24an, Barañainen, 35 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera.
Rober Gutiérrezek esker hitzak eskaini zizkion Barañaingo Udalari, euskara zerbitzuari, Sahats Fundazioari eta, bereziki, ziurtagiria jaso zuten entitateei. Nabarmendu zuen "lan munduan euskaraz eroso aritzea estrategikoa" izan behar dela hurrengo urteetako hizkuntza politiketan. Bestetik, aipatu du "garrantzitsua" dela "administrazioek, enpresek, langileek eta kontsumitzaileek hizkuntzaren ikuspegia ere txertatua izatea. Eta,horretaz gain, elkarrekin eragiteko espazioak eraikitzen baditugu, askoz ere errazagoa izango da adostasuna zabaltzea, erantzukizuna partekatzea eta adostasunetatik etorkizuna eraikitzea".
María Lecumberrik zehaztu zuen aurrera begira ere, Udalaren asmoa dela Bai Euskarari Ziurtagiria "babestea eta laguntzea; nola ez, zuen laguntzarekin eta guztion elkarlanarekin".
Hauek dira 2022. urtean Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten Barañaingo enitateak:
Euskararen bidean
ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario
ARRITXU ileapaindegia
Barañaingo EUSKAL KANTAK
Barañaingo GEROA BAI
ALTXE Kudeaketa
Centro Veterinario ABODI
Coral Barañain ABESBATZA
LARRAIN Elkartea
Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz
GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería
IRATXO Taberna
Izquierda Unida/Ezker Batua
KAIOA Café-Bar/ Taberna
KARRAPE taberna Los Porches
LURGORRI Taberna Jatetxea
MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas
Podemos-Ahal Dugu
SADA Hortz Klinika / Clínica dental
STUDIO Liburudenda/Librería
TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo
TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto
Txaranga IGANDEA elkartea
Viajes MARFIL S.L.
Zerbitzua euskaraz
AKELAMENDI Elkartea
ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma
BARABATU Barañaingo Batukada
Barañaingo JAI BATZORDEA
Barañaingo TRIKITILARI Eskola
JAUZI taldea
EH Bildu Barañain
MUGARRI Guraso Elkartea
PLAZABERRI Egunkari digitala
Zerbitzua eta lana euskaraz
HAIZEA Kultura Elkartea
HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea
SAHATS Fundazioa
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin