

2022ko solasaldiak
Bai Euskarari Elkarteak Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak antolatu ditu bigarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Urriaren 4an, 11an eta 18an, hiru gai hauen inguruko solasaldiak zabalduko ditugu atal honetan.
Enpresen erantzukizun sozialean sakontzen
Nola eragin dezakete euskal enpresek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko?
Parte-hartzaileak:
- Jennifer Alonso Fernández. Sutargi
- Eider Manso Garmendia. Bexen Medical
- Miren Urkizu Romero. Gizatea
Emakumezkoak lan munduan atzo eta gaur
Emandako aurrerapausoak, ikasitakoak, egindako ibilbidea eta aurrera begirako erronkak.
Parte-hartzaileak:
- Izaskun Landaida Larizgoitia. Emakunde (irailaren 14an grabatu zen solasaldia, Landaida Emakundeko zuzendari zela)
- Maialen Olabe Aguirre. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
- Maite Inda Aizpun. Emun
Adimen artifizialaren onurak, arriskuak eta erronkak
Enpresen lehiakortasuna, hizkuntza gutxituak eta etorkizuna nola irudikatzen ditugu?
- Josu Aztiria Urtaran. Orai NLP Teknologiak
- Maite Goñi Eizmendi. EITB
- Irati Rodriguez Lasa. Hupi