Barañaingo 36 entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria, euskararen aldeko konpromisoa aitortuz

Joan den apirilaren 24an, festa giroan banatu ziren Bai Euskarari Ziurtagiriak Barañainen. Guztira, udalerriko 36 enpresa eta saltokik jaso zuten euskararen erabilera eta presentzia beren egunerokoan sustatzeko egindako ahaleginaren aitortza. Barañaingo Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak 2002an akordioa sinatu zutenetik banatzen dira ziurtagiriok.

Aitortzak banatzeko ardura María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Beatriz Tomas Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak izan zuten, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera.

Beatriz Tomasek bere hitzartzean zorionak eman zizkien sarituei, haien eguneroko konpromisoa azpimarratuz. «Bai Euskarari Elkartean euskara sustatu nahi dugu eta, beste hizkuntzekin batera, ohiko lan hizkuntza izatea dugu helburu. 36 entitate zarete gaur egun Barañainen Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenak eta egunez egun euskara zuen egunerokoan txertatzeko ahalegintzen zaretenak», nabarmendu zuen aholkulariak. Era berean, esker bereziak eman zizkien urte hauetan guztietan proiektuari bizia eman diotenei, Sahats Fundazioaren lana bereziki eskertuz.

Barañaingo ziurtagiridunak

  • ABODI Albaitaritza Zentroa Euskararen bidean
  • Altxe Gestión S.L. Euskararen bidean
  • Andromeda Belardenda – Herbolario Euskararen bidean
  • BARABATU Barañaingo Batukada Euskararen bidean
  • Barañaingo Contigo-Zurekin Euskararen bidean
  • Barañaingo Euskal Kantak Euskararen bidean
  • Barañaingo GEROA BAI Euskararen bidean
  • Barañaingo Izquierda Unida – Ezker Batua Euskararen bidean
  • Barañaingo Podemos- Ahal Dugu Euskararen bidean
  • Bicicletas Muruzabal Euskararen bidean
  • Clinica Dental Sada Hortz Klinika Euskararen bidean
  • Coral Barañain Abesbatza Euskararen bidean
  • Cubillas Barricart Botika – Beatriz Euskararen bidean
  • Fernando Gogorza Harategia Euskararen bidean
  • Haize Artean Jubilatuen Elkartea Euskararen bidean
  • Iratxo Sociedad micro kooperatiba Euskararen bidean
  • Kaioa Café Bar Euskararen bidean
  • Karrape Taberna Euskararen bidean
  • Larrain Elkartea Euskararen bidean
  • Lurgorri Taberna Jatetxea Euskararen bidean
  • Oihalak Euskararen bidean
  • Patxi Sagardotegi Ibiltaria Euskararen bidean
  • Tecniauto Auto Lantegia – Taller de Coches Tecniauto Euskararen bidean
  • Txaranga Igandea Elkartea Euskararen bidean
  • Viajes Marfil S.L. Euskararen bidean
  • Akelamendi Elkartea Zerbitzua euskaraz
  • Alaitz Familia Elkartea Zerbitzua euskaraz
  • Arritxu ileapaindegia Zerbitzua euskaraz
  • Barañaingo Jai Batzordea Zerbitzua euskaraz
  • Barañaingo Trikitilari Eskola Zerbitzua euskaraz
  • EH Bildu Barañain Zerbitzua euskaraz
  • Mugarri Guraso Elkartea Zerbitzua euskaraz
  • Plazaberri Egunkari digitala Zerbitzua euskaraz
  • Haizea Kultur Elkartea Zerbitzua eta lana euskaraz
  • Harizti Barañaingo Dantza Taldea Zerbitzua eta lana euskaraz
  • Sahats Fundazioa Zerbitzua eta lana euskaraz

Hurrengo hitzordua: Bai Euskarari Sariak Albaolan

Barañaingo sarituen lorpenak ospatzeaz gain, Bai Euskarari Elkarteko ordezkariak hitzordu berri bat jarri zien bertaratuei. Izan ere, datorren ekainaren 10ean banatuko dira aurtengo Bai Euskarari Sariak, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo den ekitaldi berezian, eta bertara joateko gonbidapena luzatu zien ziurtagiridun guztiei.