Opens in a new tab

Enpresarean TB – Musika Bulegoa

Euskal musikaren industriaren eta sorkuntzaren erdigunera hurbilduko gara, Musika Bulegoaren eskutik.

Sektorea egituratzeko, saretzeko eta sustatzeko egiten duten lana gertutik ezagutzeko helburuarekin, Iker Durana Fdez. de Retana elkarrizketatu dugu. Berarekin batera, erakundearen egungo erronkak, proiektu nagusiak eta euskal musikagintzaren etorkizuneko norabideak aztertuko ditugu, kulturaren eta enpresaren arteko ezinbesteko zubiak arakatuz.