
Euskara planen dinamikan abiatu nahi duten enpresei zuzendutako topaketa antolatu zuen Bai Euskarari Elkarteak otsailaren 1ean Irizar kooperatiban, Euskaragileak proiektuaren barruan. Euskara planen inguruko zalantzak argitzea eta jakintza partekatzea izan zen topaketaren helburua. 30 bat lagun elkartu ziren; enpresa, administrazioa eta aholkularitzetako ordezkariak.
Nondik hasi euskara plana lantzen? izan zen gai nagusia eta euskara planetan aurreratuta dauden bost enpresatako praktika onen berri eman zuten: Cikautxo, Elay, Mondragon Korporazioa, Eika eta Irizar. Hitzaldien ostean bisita egin zuten Ormaiztegiko instalazioetan.
Bide batez, ekitaldi amaieran Rober Gutierrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendari ohiari esker ona adierazi zitzaion Bai Euskarari proiektuan egindako lanarengatik.
Hemen ikus ditzakezue kooperatiba bakoitzaren aurkezpenak:
Cikautxo

Eika

Elay

Irizar

Mondragon Korporazioa
