Opens in a new tab

Ezagutu Enpresarean Azokako egitaraua eta hizlariak

‘Gidoia berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar?‘ lelopean, enpresen komunikazioa, komunikazio korporatiboa eta etorkizuneko joerak izango dira aurtengo Enpresarean Azokaren ardatz nagusiak. Urriaren 21ean elkartuko gara, Hernaniko Orona Ideon.

Egungo testuinguru aldakor honetan, komunikazioa ezinbesteko tresna bihurtu da enpresen garapen eta arrakastarako. Baina, nola ari gara komunikatzen? Zer mezu helaraziko dugu etorkizunean? Galdera horiei erantzuteko asmoz dator Enpresarean Azokaren edizio berria.

Euskal eragile sozioekonomikoentzat pentsatutako gunea da gurea; ideia berriak jasotzeko, joerak ezagutzeko eta, nola ez, sarea josteko aukera bikaina. Horregatik, ohi bezala, atsedenaldian saregintzarako tarte berezia eskainiko da, profesionalen arteko hartu-emanak errazteko. Goiza borobiltzeko, proiektu berritzaileenak ezagutzera emateko Arin-Arin lehiaketa egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bai Euskarari Elkartearen eskutik.

Egitaraua

Arloko profesional, aholkulari eta enpresetako arduradun ugari bilduko ditugu aurtengo hitzaldi eta mahai-inguruetan:

  • 09:00 – 09:05 | Ongietorria: Joseba Olagarai aurkezlearen eskutik.
  • 09:05 – 09:20 | Aurkezpen Instituzionalak: Axier Mingo Arruabarrena (Hernaniko Udaleko Euskara, hezkuntza eta jarduera fisikoa eta kiroleko zinegotzia) eta Miriam Amubieta (Bai Euskarari Elkarteko koordinatzailea).
  • 09:20 – 09:40 | Hasierako Hitzaldia: Komunikazioa. Gaiaren kokapena. Estitxu Garai (EHUren Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko Errektoreordea).
  • 09:45 – 10:30 | Mahai-ingurua: Komunikazioa eta Markagintza. Markaren eraikuntzaz jardungo dute Elena Velascok (The Niuren sortzaileetako bat eta komunikazio estrategia aholkularia), Josu Bergarak (Burutüren zuzendari nagusia eta komunikazio eta markagintza aholkularia) eta Arrate Serranok (Orkliko edukien kudeatzailea).
  • 10:30 – 11:15 | Mahai-ingurua: Erronkei aurre egiten komunikaziotik. Enpresen esperientzia errealak ezagutuko ditugu Ane Elordi (Korrikaren koordinatzailea), Nuria Agirre (Laboral Kutxako Pertsonen eta Baliabideen zuzendaria), Izarne Olano (Gureak Datapost-eko Online Marketing saileko arduraduna) eta Jon Pedrazoren (Salto Wecosystemeko Pertsonak eta Kultura arloko nazioarteko arduraduna) eskutik.
  • 11:15 – 11:45 | Atsedena: ☕ Saregintzarako tartea.
  • 11:45 – 12:30 | Mahai-ingurua: Komunikazioaren etorkizuna. Etorriko denaz arituko dira Katerin Blasco (Tabakalerako Komunikazio zuzendaria), Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea) eta Xabi Igoa (Mondragon Unibertsitateko Profesionalentzako Prestakuntzako zuzendaria eta Komunikazio arduraduna).
  • 12:30 – 12:50 | Arin-Arin lehiaketa: Proiektu, enpresa edota ideia berritzaileen aurkezpen labur eta dinamikoak.
  • 12:50 – 13:00 | Sari banaketa: Arin-Arin lehiaketako irabazleari saria ematea.
  • 13:00 | Itxiera: Laburpen grafikoa (Make It Visualekin) eta azokaren amaiera.

Gorde zure lekua!