Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera izan nahi dugunak. Ipar Euskal Herrian badira urtero euskararen aldeko konpromisoa hartu eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez Euskararen Mapara batu diren entitate ugari, eta horrek kontsumo-ohituretan zein lan-harremanetan ere badu eragina.
Aurten, Urruñako Herriko Etxearekin sinatu dugun hitzarmenari esker, elkarrekin Urruñako Euskararen Mapa osatu nahi dugu, eta horretarako zuen laguntza eta engaiamendua behar ditugu. Baina nola? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta zuen engaiamendua bistan jarriz.
Ziurtagiriaren helburuetako bat euskararen erabilera areagotu nahi duten entitate horien identifikazioa eta aurrerapausoen jarraipena ziurtatzea da, modu honetan herritarrek jakin dezaten non eta nola izango zaien erosoagoa euskaraz aritzea. Honek euskarari prestigioa ematen dio eta ikusgarritasuna irabaziko du gure kaleetan. Bestalde, Ziurtagiriarekin ere lanketa pertsonalizatua egiten dugu: urtean behin segimendu bilera bat egingo dugu, zuen egoera ongi segitzeko. Horren arabera euskara lantzeko helburuak proposatuko dizkizuegu eta horiek betetzeko behar duzuen laguntza guztia eskainiko dizuegu!
Proiektuan parte-hartzeko baldintza bakar bat dugu: euskararen erabilera entitatean areagotzeko nahia izatea!
Urruñako Herriko Etxeak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Urruñako establezimendu, komertzio, elkarte, saltegi eta enpresei euskara haien egunerokoan txertatzen laguntzeko, kontsumitzaileei euskaraz aritzeko aukerak errazteko eta euskarari ikusgarritasun handiagoa emateko.
Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:
Elkarrekin eraginkorragoak eta indartsuagoak garelako, #BatuEuskararenMapara.
Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.
Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.
Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.
Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).
Hacer comentario