Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

2 modu dituzu:

Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa

eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

(+34) 943 59 21 48 / (+33) 5 24 33 61 96

info@baieuskarari.eus

 

>>Deskargatu infografia<<

Bai Euskarari Ziurtagiri bereziak

Gainera, azpimarratzekoa da azken urtean sorturiko bi Ziurtagiri berriak, sektore zehatzetara egokitzeko amoz eskaintzen direnak:

Bai Euskarari Ziurtagiria – Merkataritza eta Ostalaritza

Saltoki eta ostalaritza puntuek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa. Honek ere aurretik azalduriko hiru mailak hartuko ditu bere baitan.

Bai Euskarari Ziurtagiria – Sarean


       

On line negozioek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa.

Ziurtagiri honek balioan jarri nahi ditu beraien zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneak. Jakin badakigu egunerokotasunaren ehuneko altu bat Interneten bizi dugula, aisialdia eta lana digitalizatu ditugula. Hori horrela izanik, Bai Euskarari Elkarteak Interneten ere euskaraz bizi eta lan egiteko baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu.

Ziurtagiri espezifiko honek bi maila izango ditu: 'Euskararen Bidean -Sarean-' eta 'Zerbitzua euskaraz -Sarean-'; euskararen presentzia eta erabileraren arabera, bat edo beste eskuratu ahal izango dute atari digitalek. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin aurrerapausoak emateko bidea zehaztu eta beharrezko baliabide eta aholkularitza jaso ahal izango dute.

Euskara maila neurtzeko, bi atal nagusi hartuko dira kontuan: alde batetik, irudi korporatiboari dagokionez, webgunearen atal, informazio eta edukiak euskaraz dauden baloratuko da. Bestetik, kanpo harremanei erreparatuta, idatzizko harremanetan, ahozkoan eta komunikazioan euskara nola erabiltzen den aztertuko da.

 

Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak

>>Deskargatu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak (pdf)

>>Deskargatu Bai Euskarari-Sarean Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak (pdf)