Urruñako Euskararen Mapa osatu nahi dugu

Urruna.png

Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera izan nahi dugunak. Ipar Euskal Herrian badira urtero euskararen aldeko konpromisoa hartu eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez Euskararen Mapara batu diren entitate ugari, eta horrek kontsumo-ohituretan zein lan-harremanetan ere badu eragina

Aurten, Urruñako Herriko Etxearekin sinatu dugun hitzarmenari esker, elkarrekin Urruñako Euskararen Mapa osatu nahi dugu, eta horretarako zuen laguntza eta engaiamendua behar ditugu. Baina nola? Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta zuen engaiamendua bistan jarriz.

Ziurtagiriaren helburuetako bat euskararen erabilera areagotu nahi duten entitate horien identifikazioa eta aurrerapausoen jarraipena ziurtatzea da, modu honetan herritarrek jakin dezaten non eta nola izango zaien erosoagoa euskaraz aritzea. Honek euskarari prestigioa ematen dio eta ikusgarritasuna irabaziko du gure kaleetan. Bestalde, Ziurtagiriarekin ere lanketa pertsonalizatua egiten dugu: urtean behin segimendu bilera bat egingo dugu, zuen egoera ongi segitzeko. Horren arabera euskara lantzeko helburuak proposatuko dizkizuegu eta horiek betetzeko behar duzuen laguntza guztia eskainiko dizuegu!

Proiektuan parte-hartzeko baldintza bakar bat dugu: euskararen erabilera entitatean areagotzeko nahia izatea!

Urruñako Herriko Etxearekin lankidetza

Urruñako Herriko Etxeak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Urruñako establezimendu, komertzio, elkarte, saltegi eta enpresei euskara haien egunerokoan txertatzen laguntzeko, kontsumitzaileei euskaraz aritzeko aukerak errazteko eta euskarari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Batu Bai Euskarari Komunitatera, osatu dezagun elkarrekin Euskararen Mapa

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Elkarrekin eraginkorragoak eta indartsuagoak garelako, #BatuEuskararenMapara.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin