Azaroaren 11n “Enpresa eta euskara, sareak sortzen” jardunaldia egingo da Gasteizen
EUSKALIT-ek eta INNOBASQUE-k elkarrekin antolatu duten Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astean hartuko du parte Ziurtagiriaren Elkarteak. Hala, azaroaren 11rako "Enpresa eta euskara, sareak sortzen" izenburupean jardunaldia antolatu du Gasteizen. Aste honen xedea kontuan izanik, jardunaldi hauen helburua izango da partaideek euskara euren organizazioko informazio eta komunikazio teknologietan txertatzen ikastea eta ikaskuntza horretan aktiboki parte hartzea.
PROGRAMA:
Eguna:
azaroak 11 Lekua:
BIBAT museoa. Aiztogile (Kutxi) kalea, 51. Gasteiz.
Hizkuntza:
Euskara
Izen ematea:
komunikazioa@baieuskarari.org helbidera idatziz edota 619909882 telefonora deituz
Jarraipena:
twitter.com/baieuskarari edo #enpresarean etiketarekin
Egitaraua: 9:30 – 13:30
- 9:30 – 10:00: Rober Gutiérrez (Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria)
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren webgunea eta jardunaldiak aurkeztuko ditu
- 10:00 – 10:45: Eneko Astigarraga (Codesyntax enpresako gerentea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Ekonomia eta Enpresen Zientzien Fakultatean. Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).
- 10:00 – 10:30 Euskara, enpresa eta sarearen inguruko informazio orokorra emango du: euskaraz lan egin ahal izateko zein erreminta dauden azalduko du; enpresaren kanpora nahiz barrura begirako jardunean erreminta horiek egoki erabiltzen dituzten zenbait adibide emango ditu; eta azkenik, adibide horiek estrapolatuz eta ondorioak atereaz euskara, lan-mundua eta sarea nola lot daitezkeen azalduko du.
- 10:30 – 10:45 Galde-erantzunak
- 10:45 – 11:30: Jabi Asurmendi (Bitarlan enpresako gerentea da, Berria egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea eta Informatika irakaslea Lanbide Heziketa eta Bigarren hezkuntza institutu publikoetan. Horrez gain, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko zuzendaritzako kidea da).
- 10:45 – 11:15 Euskaraz lan egin nahi duten enpresen elkarlana eta sarelana taldea Facebook-en.
- 11:15 – 11:30 Galde-erantzunak
- 11:30 – 12:00 Etena
- 12:00 – 13:30: Funky Projects
- Dinamika parte-hartzailea eramango dute aurrera "dibertsioa eta euskara lan munduan" gaitzat hartuta.
- 13:30 Rober Gutiérrezek jardunaldia itxiko du.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin