"Euskara eta enpresa, sareak sortzen" jardunaldien oihartzuna

Aurreko ostegunean, azaroaren 11n, "Euskara eta enpresa, sarea sortzen" jardunaldia izan genuen Gasteizen. Lan mundua, euskara eta sarea uztartzen saiatu ginen bertan Rober Gutiérrez, Eneko Astigarraga eta Jabi Asurmendiren laguntzaz. Batean eta bestean eman dute jardunaldiaren berri. Hona hemen hainbat esteka: - Sareak, euskara lan munduan txertatzeko aukera berria - El euskera en las redes del mundo laboral tiene futuro - Sarea euskaraz erabili ahal izateko etorkizun oparoa dute enpresek - "Merkatua elkarrizketa da, eta enpresak elkarrizketa hori euskaraaz egin behar du"

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin