Amurrioko 43 entitatek eta Gernikako 32k euskararekin duten konpromisoa berritu dute

Guztira 43 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria Amurrion joan den ostiralean egin zen banaketa ekitaldian. Horietatik 5ek  “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila lortu dute; 8k “Zerbitzua euskaraz” maila; eta 30ek “Euskararen Bidean” maila. Azpimarragarria da, aurten hiru entitatek maila igotzea lortu dutela. Aiara Grafik Digitala SL, Frontoi taberna eta Izarobe Kultur Elkartea “Eusakraren Biden” maila izatetik “Zerbitzua euskaraz” maila izatera igaro dira. Euskal Herriko kantu txapelketako finalera iritsi diren haurren abesbatzaren emanaldiarekin hasi zen ekitaldia. Jarraian “Iparralde XXI” bideoa eman zuten eta herriko bi bertsolarik bertso bana abestu zituzten. Horren ondotik, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria, Pablo Isasi Amurrioko alkatea, eta Jon Lafuente euskalgintzaren ordezkaria mintzatu ziren eta Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten. Gernikan berriz, guztira 32 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu zute Bai Euskarari Ziurtagiria, aurreko larunbatean egin zen hirugarren banaketa aldian eta euskararekin duten konpromisoa berritu zuten hala. 32 entitate horietatik 4k ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’ maila lortu dute; 12k ‘Zerbitzua euskaraz’ maila eta 16k “Bidean” maila. Gernika-Lumoko Udalak urte batzuk badaramatza herrian euskararen erabilera bultzatzen. Testuinguru horretan, orain dela hiru urte inguru Euskaraz Bai dinamika jarri zen martxan Gernika-Lumon eta dagoeneko mota guztietako 32 entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Izan ere, Euskaz Bai dinamikaren barneko ekintzarik garrantzitsuena Bai Euskarari Ziurtagiria da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin