Bortzirietako Bai Euskarari zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dira

Guztira 13.150 boleto prestatu zituzten Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileek beren bezero, ikasle edota bazkideei banatzeko. Zozketatzen diren sariak Bai Euskarari Ziurtagiria duten bi eragilek emanak dira. Abenduaren 9an egin zen zozketa eta dagoeneko zenbaki saridunak atera dira. Lehenbiziko zenbaki saritua 01.253 izan da, eta Berako Bidaxka Ostatuak banatu du. Saria bi lagunentzako otordu bat da, Arantzako Pablo-Enea jatetxeak emana. Bigarren zenbaki saritua 10.996 izan da, eta Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak banatu du. Saria trekking-eko oinetako pare bat da, Lesakako Txinelka Zapata-dendak emana. Saridunek urtarrilaren 14ra arte dute mankomunitatearekin harremanean jartzeko, 948634125 telefonora deituz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin