Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia otsailaren 1ean izango da Victoria Eugenian

Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko ekitaldi nagusia ospatuko du otsailaren 1ean, 19:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia Club-ean. Aurten bigarren aldiz Bai Euskarari Sariak banatuko dira. Bere bitartez Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateetatik euskara euren organizazioan txertatzeagatik gehien nabarmendu diren bi entitate sarituko ditu Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrez gain, euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Bai Euskarari Laguna orogarria ere emango zaio pertsona bati, bere urteetako ibilbidea saritzeko.

Dena den, ekitaldiko benetako protagonista Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten entitateak izango dira. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko hartu duten erantzukizuna aitortu eta eskertu nahi zaie entitate horiei. Horrexegatik, ekitaldia berezia izango da: parte-hartzailea eta sorpresaz betea. Ziurtagiriaren Elkarteak 2011ko programa azaltzeaz gain, arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzera bideratuta dauden hainbat egitasmo aurkeztuko ditu.

Ekitaldira joan nahiko bazenu, jakinarazi mesedez info@baieuskarari.org helbidera e-posta bidaliz, edo 943 592148 telefonora deituz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin