Ni naiz… gu gara
Urnietako
Banaizbagara etorkinak euskaraz elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria
eskuratu du,
Euskararen Bidean maila hain zuzen ere.
Banaizbagara, etorkin eta erdaldunei oro har zuzenduak dauden euskara bultzatzeko ekimenak antolatzen dituen elkartea da. Euskara jendearengana hurbildu nahi dute Banaiznbagara elkartetik, jendea euskararengana hurbildu beharrean.
Batez ere etorkinekin lan egiten dute Banaizbagarako kideek, etorkinen artean euskara eta euskal kultura ezagutu eta zabaltzeko helburuarekin.
Euskal hizkuntza eta kulturaren eremuan, euskara hizkuntza gisa kulturalki ezagutzeko aukera eman nahi die pertsona guztiei, edozein izanik ere euren jatorria, ama hizkuntza, etnia, baldintza ekonomiko edota ikas baldintza edo zailtasun bereziak.
Elkarteari buruzko informazio gehiago:
http://ninaizgugara.blogspot.com/
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin