Urrats biziak eman ditzagun

Urteroko  jarraipen ebaluazioetan, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek haien oharrak helarazten dizkidate: batzuk kontent zeren urrats nabarmenak egiten baitituzte eta beste batzuena etsipena ezin baitute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hirugarren maila, “Zerbitzua eta lana euskaraz maila” eskuratu. Bisita horietan askotan, “Bidean” mailan daudenek (Bai Euskarari Ziurtagiriaren lehen maila) pixkanaka “Zerbitzua euskaraz” mailara iristeko urratsak ematen dituzte. Batzuetan urrats handiak beste batzuetan ttipiagoak. Baina, “Zerbitzua euskaraz” maila dutenek hauxe esaten didate: “ahal dudana egin dugu, gehiago ezin dugu egin… paper ofizialak frantsesez egitea obligatuak gira”. “Zerbitzua euskaraz” maila ukaiteko, lehen hiru atalak gutxienez, euskaraz izan behar dituzte. Bost ataletan euskara barneratua delarik,  orduan Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila lortzen da. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan, maila hori eskuratzea oso zaila da. Zergaitik? Euskara ez delako ofiziala. Hots, lehen esan dudan bezala, laugarren atala, erakundearen barne harremanei dagokio. Bertan, paper hauek sartzen dira: estatutuak, soldatak, bilan kontableak…  Arazo hau konpontzeko aterabide bakarra, Euskara ofiziala izatea da, hau da, Euskarari dagokion lekua ematea eta legeztatzea. Baina, ematen duenaren arabera, lege hau ez da oraingo izanen. Baina ez dezagun ilusioa gal, gure herrietan, gure ingurumenean urrats biziak ematen ari baitira. Izan ere, gauza ttipiak lortu dira herrietan: txekeak elebitan, seinaletikak elebitan, etab. Are gehiago, jendearen portaera euskararekiko ere aldatzen ari da. Jendea prest da, herriko saltegi ezberdinetan euskararen presentzia bermatzeko, eta hortik segitu behar dugula iruditzen zait. Garrantzitsua da  euskaldun eta euskaltzaleok lan egitea eta  gure herrietan euskaraz bizitzeko nahia hedatzea.

Ihintza Aldana

Bai Euskarari Ziurtagiriaren teknikaria

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin