Kontsumitzaileok badugu zer esana
Mota, tamaina eta sektore guztietako 1.472 enpresa, saltoki eta entitatek bat egin zuten joan den urtean
Bai Euskarari Ziurtagiriarekin, lehendik zuten ziurtagiria berrituaz edo lehen aldiz eskuratuaz. Beste modu batean esanda, 40.000 langile inguru dihardute beren eguneroko jardunean 2000. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen
Kontseiluak abian jarri eta 2007 urteaz geroztik
Ziurtagiriaren Elkarteak kudeatzen duen egitasmoaren eraginpean.
Ez dira kopuru makalak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoan hedatzen den ziurtagiriarentzat baina, orain arte bezala, etorkizunean ere urtez urte kopuru hori etengabe areagotzen joatea da erronka. Izan ere, zenbat eta entitate gehiago inplikatu eta jende gehiagorengana iritsi, lan mundua euskalduntzeko baldintza egokiagoak emango dira eta, ondorioz, aurrerapausoak areagotuko dira. Horixe baita, hain zuzen ere, Bai Euskarari Ziurtagiriaren funtsa. Hots, arestian aipatu
1.472 enpresa, saltoki eta entitateek euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla kreditatzea. Bakoitza bere erritmoan eta dituen baliabideak ahalbidetzen dioten neurrian.
Testuinguru horretan eta norberaren lan-mundua euskalduntzen jarraitzeko xedearekin, entitate bakoitzak bere buruari jarritako helburuen betetze-maila aztertu eta, aldi berean, berritzeko prozesua abian jarriko du Ziurtagiriaren Elkarteak datozen egunetan. Orain arte lortutakoan atzera pausorik ez dela eman egiaztatu eta urratsak ematen jarraitze aldera.
Entitate asko dira beren esku dagoena egiten dihardutenak baina lan-munduan bada ahaztu ezin dugun beste elementu garrantzitsu bat: bezeroa, eroslea, kontsumitzailea. Batera edo bestera, guztiok gara bezero/ erosle/ kontsumitzaile norbanako gisa baina baita enpresa, saltoki eta entitateak ere, eta hor dago koska. bezero/ erosle/ kontsumitzaileon jarrera eta portaeretan. Non kontsumitu erabakitzerakoan hartzen al dugu kontutan euskaraz artatzen gaituzten? Ziurrenik, bezero/ erosle/ kontsumitzaile garenok euskaraz artatuko gaituzten enpresa, saltoki eta entitateak aukeratuko bagenitu, beharra ikusiko lukete eta gehiago lirateke neurriak hartuko lituzketenak, arrazoi komertzialengatik izanda ere.
Arkaitz Illarramendi (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria)
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin