www.aritu.eu euskaraz aritu nahi duenarentzako webgunea

Artez Euskara Zerbitzuak garatu du www.aritu.eu webgunea. Bertan, hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskainiko zaizkizu. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko giltza. Hizkuntza baten edo beste baten alde egiteko orduan, erabakigarriak dira askotan solaskidearen itxura edota solaskide horrekin topo egin duzun ingurunea eta egoera. Tamalez, aukeraketa hori euskararen kaltetan izan ohi da gehienetan. www.aritu.eu -k, gure jarrera aldatu eta gure hizkuntzaren erabilera modu naturalean garatzen lagunduko digu, egoera edozein dela ere. Gure hizkuntzaren erabilera areagotzea du helburu gune honek, eta horretarako trebatzen gaitu, esaterako, komunikazio-estrategiak eta trebetasun sozialak landuz. Egunero bizi ditugun egoerak dira gogoetagai: nola jokatu euskaldunen arteko bilera batean euskara hitz egiten ez duen norbait dagoenean; nola jo ezagutzen ez duzun pertsona batengana; nola saihestu aurreiritziak, etab. Era berean, egoera horien guztien aurrean ditugun portaerak ere islatzen ditu, hala badagokio, oker daudenak zuzentzeko eta erantzun egokiak indartzeko. Hau guztia lantzeko zenbait test eta ariketa eginda, www.aritu.eu webguneak, lehenengo eta behin, euskararen aurrean egoera desberdinetan dugun jokabide eta jarrerak ezagutu eta horien inguruan hausnartzen lagunduko digu. Ostean, egin ditzakegun test, galdera eta ariketei esker, gure konpromiso-maila aukeratu ahal izango dugu, hau da, noraino iritsi nahi dugun lekua eta egoera edozein izanda ere. Eta www.aritu.eu –k emango dizkigu hartu ditugun helburuak erdiesteko zenbait baliabide. www.aritu.eu urtebeteko lanaren emaitza da, eta lantalde zabalak jardun du berau garatzen; besteak beste, psikologoak, euskara teknikariak, diseinatzaileak eta informatikariak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin