Joomla! euskaraz

Atal honetan euskaraz topa ditzakegun teknologia eta tresna berriei buruz hitz egin eta informazioa eskainiko dugu. Joomla! sistemarekin hasiko gara: Joomla!Euskaraz komunitatea, 2009ko apirilaren 18an, Bilbon egindako lehenengo Joomla! Kaferaren ondorioz sortzen da. Bertan bildutakoek, Joomla inguruan komunitate euskaldun bat sortzeko beharra ikusi zuten, indarrak batzeko eta plataformaren erabilera Euskal Herrian bultzatzeko.
Joomla! edukiak kudeatzeko sistema (EKS) bat da. Webguneak sortu eta diseinatzeko plataforma bikaina. Kode irekikoa da, PHP programazioa erabiltzen du eta GPL lizentziapean dago. Software libre produktu bat da. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliz, Internet eta intranet-etan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Joomla!Euskaraz komunitate zabala eta irekia izan nahi du parte hartu nahi duten guztientzat. Parte hartzeko era asko egon daitezke:
  • Plataforma euskaratzen lagunduz.
  • Osagai, modulu eta pluginak euskaratuz.
  • Garatutako osagai, modulu eta plugin berriak gehituz.
  • Foroan beste erabiltzaileei lagunduz.
Joomla! zure zerbitzari lokalean instalatzeko bideo tutoriala: http://www.youtube.com/watch?v=Y_D1YaDWrLM

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin