Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Eguna: 2011ko apirilaren 6a, asteazkena

Ordua: Lehen deialdia 14:30etan, bigarrena 15:00etan

Lekua: Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea (Martin Ugalde Kultur Parkea. Andoain)

 

Gai zerrenda

1. 2010eko Kudeaketa Planaren balantzea.

2. 2011ko Kudeaketa Plana.

3. Zuzendaritza berritzea eta berrestea.

4. Galde-eskariak.

5. Batzarraren akta irakurri eta onartzea.

 

2007ko ekainaren 7an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Sustapenerako Elkartea -Ziurtagiriaren Elkartea sortu zen. Ziurtagiriaren Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, enpresa, saltoki eta era guztietako entitateek euskararen normalizaziorako neurriak hartzea eta betetzea helburu duena.

Ziurtagiriaren Elkarteak hiru bazkide mota ditu:

- Bazkide babesleak: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten kideak. Botoen ehuneko berrogeita hamar dute.

- Bazkide erabiltzaileak: Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta erabiltzen duten entitateak Elkartearen bazkide dira; horrela, proiektuaren garapenean ere parte hartu ahal dute. Botoen ehuneko hogeita bost dute guztien artean.

- Bazkide laguntzaileak: Ziurtagiriaren sustapenean lagundu nahi duen edozein entitate. Botoen ehuneko hogeita bost izan dezakete.

 

Elkartearen estatutuen 7. artikuluan zehazten den bezala, Ohiko Batzar Nagusia gutxienez urtean behin egin beharko da, urteko lehengo sei hilabeteen barruan.

Ordezkaritza delegatzea: Estatutuen 7.7. artikuluaren arabera: "Erakunderen batek batzarraren bilerara joaterik ez badu boto delegazioa onartuko da, beti ere joaterik izan ez duen erakundearen agiri idatzia aurkezten bada. Delegatu daitekeen boto kopurua murriztua izango da; horrela bada, gehienez ere beste hamabosten botoa ordezkatu ahal izango da".

Eskertuko genizueke Batzarrerako asistentzia konfirmatzea apirilaren 4aren aurretik.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin