Telebista eta umeen ikasteko gaitasuna
Bost urteko semeak gaztelera nola ikasi nuen galdetu dit, “nik bezala marrazki bizidunak ikusten?”. Ez dut erantzuten jakin, baina suposatzen dut telebistak gazteleraren ikaste-prozesuan lagundu zidala. Ikasten agian ez, baina gaztelera ulertzen seguru lagundu zidala.
Gure etxean euskaraz hitz egiten da, umeak ikastolan euskaraz egiten du eta lagunekin ere euskaraz aritzen da. Hiru urte izan arte ez zuen gazteleraz ulertzen baina azken urtean, batez ere, telebistaren bidez asko ikasi du. Ona al da?
Semeak Bob Esponja eta Gormitien “ laguntzarekin ” gaztelera ikasi duela esan dezaket. Ez du egunero telebistaren aurrean orduak pasatzeko beharrik izan, tartetxo batzuekin nahiko. Bob eta Gormitiak euskaraz baleude nire semearen gaztelerarekiko ulermena, une honetan, askoz murritzagoa izango litzateke. Egia esan ez zidan batere kezkarik sortzen gaztelera ez ulertzea banekielako, lehenago edo geroago, ikasiko zuela.
Egia da telebistaren bidez bakarrik zaila dela hizkuntza bat ondo ikastea, baina ulermena lantzeko tresna egokia al da?
Eta zer gertatzen da euskararekin? Umeek telebistako marrazkien bidez ikasten al dute euskara? Etxean gaztelera besterik entzuten ez duten umeek, euskaraz ikusten al dute telebista?
Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria)
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin