Hendaian euskaraz
Martxoko hilabetea, euskararen hilabetea izaten ari da
Hendaiako herrian. Hendaiako herriak berezitasun handi bat du inguruko herriekin konparatuta: karriketan española eta frantsesa hein berdinean entzuten dira eta, beraz, euskararen lekua hirugarrenera pasatzen da. Herriko Etxeak joan den urtean hasi zuen ekimena bere bidea egiten ari da euskararen atxikitze eta garatzeko helburuarekin. Ikusiz arrakasta ukan zuela, aurten ere egitea erabaki du.
Aurtengo edizioa, elkarteei begirakoa izan da. Kari horretara, elkarte horiek berek euskarazko zerbitzuak eskaini dituzte hilabetean zehar (Abadiako gazteluaren bisita, kantaldiak, urpekaritza batalloak).
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ere parte hartu du euskararen aldeko hilabete honetan. Izan ere, Hendaiako Herriko Etxeak,
Antxeta irratia eta
Kontseiluaren laguntzarekin, “Hendaiako elkarteak eta euskara” izeneko mahai ingurua antolatu zuen eta hitzaldi bat egiteko gomita jaso genuen. Haien eskaera oso zehatza izan zen: Nola erakutsi Hendaiako elkarteek euskara bermatzen dutela? Ze oztopo izaten ahal dituzte prozesu horretan? Nola edo zein baliabide emaiten ahal dizkiegu euskararen bermatzea errezagoa izaiteko?
Galdera horiek gure egunerokotasuneko lanean pausatzen ditugun galdera berdinak dira, beraz hitzaldia errexki prestatu ahal izan genuen. Aurkezpena egin (zer da
Bai Euskarari Ziurtagiria,
nola lortu, zer egin daiteke elkarte batean euskararen presentzia bermatzeko, etab.) eta elkarteek oso proiektu interesgarria zela esan zuten.
Are gehiago, Herriko Etxeak azpimarratu zuen beharbada hemendik aitzina Hendaiako herrian Bai Euskarari Ziurtagiriaren inguruko lanketa bat ematen ahalko zela. Beraz, guretzat berri oso ona eta ikusiko zer ekarriko duen. Pixkanaka-pixkanaka Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari gira, helburu berdinarekin: euskara bizitza sozialean normalizatzeko helburuarekin.
Ihintza Aldana (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen teknikaria)
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin