Bai Euskarari ere Euskalakari!

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Korrika 2011n parte hartuko du azken aurreko kilometroan korrika eginez. Izan ere, AEK-k azken aurreko kilometroa Kontseiluari eman dio eta berarekin batera egingo ditu azken metroak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ere. Animatu nahi zaituzte gurekin batera Korrika 2011ko azken kilometro horietan parte hartzera. Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari!

HITZORDUA:

Eguna: apirilaren 17a, igandea.

Ordua: 12:00

Tokia: Donostiako Argentinar Errepublikaren hiribidea (Victoria Eugenia antzokia pasatuta, eraikinaren izkinan)

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin