Zuzentasuna edo erabilera?

Askotan galdetzen diot nire buruari zer den hobea: euskaraz zuzen hitz egitea edo akatsekin bada ere hitz egitea. Momentuz ez dut erantzun bat lortu.

Batzuetan zuzentasunaren alde egiten dut. Euskal hiztunek gazteleraz gaizki hitz egitea normaltasunez jasotzen al da? Onartzen al zaigu? Beste batzuetan erabileraren alde egiten dut, pentsatuz euskaraz gaizki hitz egitea ez hitz egitea baina hobea izango dela, beti ere gaizki hitz egiten duen horrek erabilerarekin zuzentasunera joko duenaren ustearekin. Argi daukat zenbait egoeratan zuzentasuna ezinbestekoa dela, irakaskuntzan edo prentsa idatzian esaterako… Baina zer gertatzen da komertzioan, bezeroarekiko harrera kasuetan? Zer nahiago dugu euskaraz artatuak izatea, akatsekin bada ere, edo gazteleraz? Zonaldearen arabera ere gauzak aldatzen direla uste dut, ez da berdina izango Gasteizen edo Goierrin bizitzea, edo bai? Gai honen inguruan askotan hitz egiten dela iruditzen zait baina ba al dago erantzun zuzenik? Ziurrenik ez, alde batera edo bestera jotzen duenak erantzun arrazoitua izango baitu.

Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria)

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin