Gurekin lan egin nahi al duzu?

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean teknikari-premiak asetzeko lan poltsa osatzen ari gara; Bai Euskarari Ziurtagiriaren segimendua eta ebaluazioa burutzeko TEKNIKARIAK behar ditugu (une honetan Donostialdean eta Tolosaldean, bereziki). Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Komunikatzeko gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak, izaera komertziala.
  • Curriculuma eta erreferentziak.

Interesa izanez gero, bidali zure Curriculuma info@baieuskarari.org helbidera.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin