Xiberoa Herri Alkargoa lehenetarik izan da Eüskara' Batzorde baten plantatzen, 2003. urteko martxoan, eüskararen erabilpenaren süstatzeko gogoarekin.
2004an, Libürü Xuria plazaratürik izan zen, eüskararen egoeraren aztartzeko eta arrabiziarazteko zer egin behar lizatean xedatzeko.
Geroztik, ürratsez ürrats, Herri Alkargoak ahalak egiten dütü, bai egitüran barnen bai kanpoala bürüz, eüskararen aküilatzeko eta süstatzeko. 2009an, Haütetsien Biltzarrean ahobatez deliberoa hartürik izan zen Bai Euskarari segürtageriaren hartzeko. Ikertzea egin ondoan, segürtageria emaiten düan Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak batarzünak, 'bidean' labela emanen deio Herri Alkargoari.
Ihintza Aldanak, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteko kideak, azpimarratu du lehen aldia dela Herri Elkargo bateak ziurtagiria eskuartzen duena eta beraz oso garrantzitsutzat eman du pauso hori: „Esanahi handia du Xiberuko Herri Elkargoak Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeak. Ez elkarteari begira soilik, baita ingurune osoari begira. Elkarteak inguruan eragin baitezake beste eragileekin elkarreraginean dagoelako".
Aurten, besteak beste, bürütürik izan diren xedeak :
-Errobi Herri Alkargoarekin batean, beka sistema bat plantatü da ikasurte hontan, eüskara ikasi nahi düen xiberotar ororentako. Soslagüngoa emanik da baldintza elibat beterik direlarik.
-Xiberoan Euskaraz Bai alkartaren sortzearen aküilatzea eta dirustatzea (saleroslegüneetan eüskaren presentzia eta erabilpenaren süstatzeko).
-Ondarkin, haurtzaro eta berehala igeriskagiaren sailen hiztegien hontzea.
-Koblaka Xiberoko bertso eskolaren lagüntzea.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin