Geolan Ingurumen Zerbitzuak enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Beasaingo Geolan Ingurumen Zerbitzuak enpresak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du.

Geolan, 1994 urtean industria sektoreko enpresetan ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen hasi zen. Gaur egun, ingurumen zerbitzuaz gain, besteak beste, segurtasun arloko zerbitzuak - lan arriskuen prebentzio sistemen kudeaketa, produkutu kimikoen biltegiratze baimenak- eta kalitate arloko barne ikuskaritzak, ISO sistemaren kudeaketa eta ezarketaren inguruko zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Geolan Ingurumen Zerbitzuak enpresak, Zerbitzua euskaraz maila lortu du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin