SOKOAk 40 urte ospatzen ditu!

Bai Euskarari Ziurtagiridun den SOKOA enpresak 40 urte betetzen ditu. Hendaian kokatua, 1971. urtean sortu zen, Euskal Herrian lanpostuak sortzeko garapen asmoarekin. Sortuz geroztik, SOKOAk beti lotu ditu tokiko ekonomi garapena eta europar lan elkartua eguneroko zereginetan.700 akziodun dauzka, horietan barne direla langile guziak. SOKOAri esker, zuzenean edo zeharka sortu eta garatu dira 245 enpresa, Euskal Herrian lana ematen dutelarik 2600 langileei. Bai Euskarari Ziurtagiriaren garapena ere handia izan da SOKOAn. Nahiz eta “bidean” maila izan, urrats handiak eman dira euskararen presentzia areagotuz enpresan : Soko Moko aldizkaria euskaraz dute, barne informazio guztia euskaraz, etab...

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin