Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatuta nazioarteko bigarren sinposioa ospatu da ekainaren 8an eta 9an Donostian. Horrekin batera, bigarren egunean ekitaldia egin du Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertan, Behatokiaren 10. urteurrena ospatzeaz gain, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena ere egin dute euskalgintzako zein nazioartetik etorritako hainbat ordezkarik, honen 15. urteurrenean.
Hizkuntza eskubideen aitortzarako eta defentsarako estrategiak nazioarteko sinposioaren bidez, egun hizkuntza-komunitateek beren eskubideen aitortzarako eta bermerako nazioarteak zer-nolako tresnak sortu dituen aztertu da.
Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespen ekitaldian, berriz, Laura Mintegik, Euskal Pen Klubeko lehendakariak, deklarazioaren sorreraren inguruan hitz egin du. Bestetik, bi egunotan sinposioan parte hartu duten hizkuntza gutxiagotuetako komunitateetako ordezkariek ere Hizkuntza Eskubideen Deklarazioaren garrantzia aipatu eta hau berretsiz Behatokiak egin duen berrargitalpena sinatu dute eta hauekin batera, CIEMEN eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jarraipen batzordekideek. Garabide elkartearen eskutik Euskal Herrian dauden Hego zein Ertamerikako herri indigenetako hainbat komunitateetako ordezkarik ere sinatu dute deklarazioa; Gualmapuko, Futa Koyagtun Koz Koz Mapu elkarte indigenako ordezkariak, Ekuadorreko, Kawsay fundazioko ordezkariak, Mexicoko Tosepan erakundeko kideak eta Guatemalako, Ceforma erakundeko kideak. Euskal Herritik berriz, Kontseiluak berak, Kontseiluko bazkideek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin