Urrats biziak, euskaraz kontsumitu eta lan egin ahal izateko
2011-06-17
rober
Bai Euskarari zerbait bada, bere atzean dauden pertsona guztiengatik da; lan munduan, arlo sozioekonomikoan oro har, euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera areagotzeko lanean ari direnengatik. Pertsona horiek euskara erabiltzeko hautua egina dute, euskaraz bizi nahi dutelako, euskaraz lan egin nahi dutelako, euskaraz erosi eta saldu nahi dutelako, euskaraz ikasi nahi dutelako, euskaraz dibertitu nahi dutelako edo euskaraz amestu nahi dutelako...
Horregatik, Ziurtagiriaren Elkarteak "Bai Euskarari, urrats biziak" kanpaina jarri du abian. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat beste batzuen lanaz baliatzen. Hortaz, berebiziko garrantzia du alor sozioekonomikoak betetzen dituen espazioetan euskarari lekua egiteak.
"Bai Euskarari, urrats biziak"... Orain arte hiru egoera proposatu dira eta laster, egoera horien erresoluzioak zabalduko dira. Eta zuk, urrats biziak ikusten al dituzu zure inguruan? Zer iradokitzen dizu bideoetan ikusi duzunak? Egoera errealak izan ote daitezke? Eta zer egin egoera horietan urrats biziak eman ahal izateko?
Okindegian, urrats biziak:
Banketxean, urrats biziak:
Lantokian, urrats biziak:
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin