Kezka Bai Euskarari Aldizkariaren hizkuntzaz...

Bai Euskarari Ziurtagiriaren lantaldean kezka bat sortu zaigu Bai aldizkariaren inguruan. Zein hizkuntzatan editatu behar dugu? Euskara hutsez? Euskaraz eta gazteleraz/ frantsesez? Edo orain egiten dugu bezala, batez ere euskaraz eta gazteleraz/ frantsesez berriren bat sartuz? Aldizkaria Bai Euskarari Ziurtagiria dutenei zuzenduta dago batez ere. Badakigu ziurtagiria duten entitate askok ez dutela euskaraz ulertzen eta beraientzat idazten badugu ez al dugu gaztelera/ frantsesa gehiago erabili behar? Gure lan nagusia entitateek euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematen ari direla egiaztatzea da, erakunde hauek euskara edozein esparrutan normaltasunez erabiltzea animatu nahi ditugu, euskara ikastea… orduan guk ere ez al dugu normaltasunez eta konplexurik gabe erabili behar? Zilegi al da normaltasun hori gazteleraz/ frantsesez bultzatu nahi izatea? Aldizkariaren hizkuntzak sortzen digun kezka hau beste euskarri batzuetara ere eraman dezakegu: ekitaldiak, prentsaurrekoak, bloga… Gure hizkuntza nagusia euskara dela argi dugu, baina zein mailatan erabili behar dugu beste hizkuntzaren bat gure helburua komunikatzeko?

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin